Aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Toni Lato valentziarra Osasunako jokalaria da jada

PSV Eindhoven taldetik datorren hegaleko jokalariak utzita jokatuko du Valentziak eta Osasunak sinatutako akordioari esker. Talde gorritxoaren 15 zenbakia eskuratu du denboraldia bukatu bitartean.
20191230141703_toni-lato-osasuna_
18:00 - 20:00
'Minutu bakarra jokatu arren, sasoi betean sentitzen naiz'

Toni Lato valentziarra Osasunako jokalaria da jada. Astelehen honetan Tajonarren izandako entrenamenduaren ondoren aurkeztu dute, taldekideak ezagutu eta afizioaren babesa sentitu ostean.

PSV Eindhoven taldetik datorren hegaleko jokalariak utzita jokatuko du Valentziak eta Osasunak sinatutako akordioari esker. Gauzak horrela, talde gorritxoaren 15 zenbakia eskuratu du denboraldia bukatu bitartean.

Valentziarrak baieztatu duenez, Jagoba Arrasatek berak deitu izanak zerikusi handia izan du bere erabakian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X