Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Osasun-azterketak, 10ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak uztailaren 11n ekingo dio denboraldi-aurreari

Talde gorritxoko jokalariek uztailaren 10ean egingo dituzte osasun-azterketak. Taxoaren egingo ditu prestaketa lanak Osasunak, nahiz eta Herbehereetan bi partida jokatuko dituen.
Osasuna. Argazkia: EFE
Osasunako jokalariak, Jagoba Arrasate aupatzen, Sadarren. Argazkia: EFE

Osasunak uztailaren 11n ekingo dio denboraldi-aurreari, Lehen Mailan jokatuko duen denboraldia prestatzen hasteko. Egun bat lehenago, uztailaren 10ean, jokalariek osasun-azterketak egingo dituzte Nafarroako Unibertsitateko Klinikan.

Taxoaren egingo du denboraldi-aurrearen zati handiena, iaz egin bezala. Lehen prestaketa partida Osasuna Promesasen aurka izango da, uztailaren 20an, Taxoaren. Ondoren, Herbehereetan bi neurketa jokatuko ditu talde gorritxoak, NEC Nimegaren aurka abuztuaren 3an, eta De Graafschapen kontra abuztuaren 4an. Kirol-zuzendaritzak eta talde teknikoak, aurreikusita dituzte beste lau partida gehiago jokatzea, baina ez dituzte aurkariak zehaztu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X