Osasunari garaipenak ihes egin dio Rayo Majadahondaren aurka
Osasunak bana (1-1) berdindu du Rayo Majadahondaren aurka Wanda Metropolitano estadioan jokatu duen neurketa eta puntu bakarrarekin bueltatuko da Iruñeara.
Talde gorritxoa izan da baloiaren jabe partidako lehen ordu erdian, baina talde gorritxoari kosta egin zaio abagune argiak sortzea. Ruben Garciaren jaurtiketa kanpora joan da 8. minutuan eta Raul Torresek ere kanpora jaurti du, 23. minutuan. Hiru minutu geroago Raul Torres gola sartzetik gertu egon da, baina boleaz egin duen errematea atepetik atera du Rayo Majadahondako Oscar jokalariak. Atsedenaldira iritsi aurreko azken 15 minutuetan etxeko taldea egin da baloiaren jabe, baina abagune bakarra izan du; kanpora joan den Aitor Garciaren jaurtiketa bat.
Bigarren zatiaren hasieran abagune argia izan du Rayo Majadahondak, baina Fede Varelak buruz egin duen errematea gutxigatik kanpora joan da. Osasunaren erantzuna 60. minutuan iritsi da, eta bigarren zatian izan duen lehen aukeran Juan Villarrek 0-1ekoa sartu du talde gorritxoarentzat.
Gola sartu eta lasterrean, 64. minutuan, Brandonek gertu izan du gola, baina Osasunako jokalariak ez du aurkariaren ate aurrean asmatu. Rayo Majadahondari asko kostatu zaio abagune argiak sortzea, baina 77. minutuan, Ruibalek gol ikusgarria sartu eta partida berdindu du (1-1).
Neurketako azken txanpan abagune bana izan du talde bakoitzak. Rayo Majadahonda gola sartzetik gertu egon da 84. minutuan, Verzaren jaurtiketa, ordea, gutxigatik kanpora joan da. Osasunak azken minutuan izan du garaipena lortzeko aukera, baina Unai Garciaren errematea kanpora joan da, langa jo ostean.
Fitxa teknikoa:
1 - Rayo Majadahonda: Basilio; Carcelen (Enzo, 83. min), Rafa, Verdes, Morillas, Varela; Oscar, Fede Varela (Schiappacasse, 64. min), Luso (Verza, 60. min); Aitor Garcia eta Ruibal.
1 - Osasuna: Ruben; Nacho Vidal, Unai Garcia, Aridane, Clerc; Ruben Garcia, Oier, Fran Merida (Luis Perea, 84. min), Torres; Juan Villar (Kike Barja, 69. min) eta Brandon (Xisco, 89. min)
Golak: 0-1, 59. min: Juan Villar. 1-1, 77. min: Ruibal
Epailea: Milla Alvendiz. Txartel horiak atera dizkie Clerc (10. min), Luso (23. min), Rafa (39. min), Fran Merida (42. min), Oier (47. min), Unai Garcia (55. min), Nacho Vidal (82. min) jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.Â
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.Â
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.Â
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.