50.000 euroko isunarekin eta Sadar hilabete ixtearekin zigortu dute Osasuna
Indarkeriaren, Arrazakeriaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurkako batzordeak zigorra jarri dio Osasunari: 50.000 euro ordaindu beharko dute nafarrek, eta, horrez gain, El Sadar hilabetez itxita izango dute 'Indar Gorri' zaleen taldearen "alde egin eta babesa emateagatik". Klubak ‘Indar Gorri’ taldeko zenbait kideri sarrerak eman zizkien Valladoliden aurka Zorrillan jokatu zuten partidarako, ekainaren 2an.
Indarkeriaren Aurkako Estatuko Batzordeak bere oharrean gogora ekarri duenez, "Osasunak badaki talde horretako zenbait kide talde kriminal baten parte izateagatik zigortu zituela epaileak, besteak beste".
Bukatu berri den denboraldian, Osasunari 100.000 euroko zigorra jartzeko proposamena aurkeztu zuten. Orduan, taldeak ateak itxita egindako entrenamendu batera sartzeko baimena eman zieten ‘Indar Gorri’ko kideei, pankarta, bengala eta pirotekniako materialarekin.
Osasunaren erantzuna
Osasunak zalaketei erantzun die sarrerak notario baten aurrean zozketatu zituela esanez. Klubaren arabera, 440 sarrera jaso zituzten Zorrilla futbol zelaian kanpoko taldeko jarraitzaileentzat erreserbatutako gunerako.
Klubak azaldu duenez, 440 sarrera horietatik 26 babesleentzat gorde zituen eta beste 414ak klubeko kide eta jarraitzaileen artean zozketatu zituen, maiatzaren 29an, Jose Miguel Gomez notarioaren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.