Osasunak golik gabeko berdinketa lortu du Granadaren aurka
Osasunak golik gabe berdindu du Granadaren aurka (0-0) Sadarren. Puntu horri esker, talde andaluziarra da Bigarren Mailako liderra, 23 punturekin; Lugok ere 23 puntu ditu, eta Osasuna laugarren dago (22 puntu), Sportingek (hirugarren) eta Numantziak (bosgarren) puntu berberak dituztela.
Neurketa bizia eta parekatua izan da. Bi taldeek izan dituzte golak sartzeko abaguneak, baina ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu. Oierrek sare barrura bidali du errematea lehen zatian, baina jokoz kanpo egon da, eta epaileak baliorik gabe utzi du gola.
Fitxa teknikoa:
0 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier, Clerc; Sebas Coris (De las Cuevas, 67. min), Lucas Torro, Fausto Tienza, Roberto Torres; Quique eta David RodrĂguez (Xisco, 61. min).
0 - Granada: Javi Varas; Victor Diaz, Chico Flores, Saunier, Alex MartĂnez; Alberto Martin, Montoro; Pedro (Quini, 89. min), Espinosa (Kunde, 82. min), MachĂs; eta Joselu (Rey Manaj, 70. min).
Epailea: Pulido Santana.
Pulido Santana.Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.Â
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.Â
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.Â
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.