Osasunak gol zaparrada jaso du Santiago Bernabeun (5-2)
Real Madrilek nagusitasunez irabazi dio Osasunari, aurrean duen indarra bailatuta (5-2). Cristiano Ronaldo, Danilo, Sergio Ramos, Pepe eta Modric izan dira Real Madrileko golegileak. Osasunaren golak Oriol Rierak eta David Garciak sartu dituzte.
Osasuna gozatzeko ideiarekin zelairatu da. Enrique Monrealek ez zuen taldea ixtea nahi, emaitza porrota izan ahal dela jakinda, baizik eta irudi on bat eskaintzea. Emaitza, baina, ez da ona izan.
Cristiano Ronaldok, bere itzuleran, lehenengoa egin du partida hasi eta 6 mintura, Baleren pasea baliatuta.
Nagusitasuna mantendu nahi izan du Osasunak, eta Real Madril ontzat eman du planteamendu hori, Morataren kontraerasoetan eroso. Bost golek argi erakusten dutenean, Real Madrilen edozein aukera arriskutsua da.
Daniloren bigarren golaren ostean, aurrera begiratu du Real Madrilek, baina Osasuna, kikildu ez denez, atzean hutsuneak utzi ditu.
Emaitza ziurtatuta izan duenean eta Zidanek aldaketak egin ostean, bi golak sartu ditu Osasunak, baita hirugarren bat ere. Jokaldi horretan, baina, epaileak Sergio Ramosen penaltia adierazi du, eta jaurtiketa gelditu dio Casillak Roberto Torresi. Martin Monreal, pozik taldearekin.
FITXA TEKNIKOA
Real Madril: Casilla; Danilo, Pepe, Sergio Ramos, Nacho; Kroos, Kovacic, Modric (Marco Asensio, 63. min); Bale (Lucas Vazquez, 74. min), Cristiano Ronaldo (Benzema, 66. min) eta Morata.
Osasuna: Nauzet; Tano, David Garcia, Miguel Flaño, Unai Garcia; Fuentes, De las Cuevas (Roberto Torres, 70. min), Fausto Tienza, Oier; Krodo (Jaime, 53. min) eta Riviere (Oriol Riera, 61. min).
Golak: 1-0, 6. min: Cristiano Ronaldo. 2-0, 40. min: Danilo. 3-0, 45: Ramos. 4-0, m.56. min: Pepe. 5-0, 61: Modric. 5-1, m.64. min: Oriol Riera. 5-2, 78. min: David Garcia.
: David Garcia.Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.Â
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.Â
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.Â
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.