Osasuna, Lehen Mailara!
Osasunak Lehen Mailara igotzea lortu du Gironari igoera playoffetako kanporaketa irabazita. Gorritxoak BBVA Ligan izango dira datorren denboraldian. Itzulerako partida 0-1 amaitu da, eta joanekoa Osasunak 2-1 irabazi zuenez, igoera lortu du talde nafarrak.
Lehen zatia parekatua eta abagune gutxikoa izan da. Girona hobeto zelairatu da, baina ez du Nauzetek defendatutako ate aurrean abagune argirik sortu. Osasuna sendo mantendu da defentsako lanean eta erasoan ezer gutxi egin duen arren, ez du estuasunik pasa lehen 45 minutuetan. Â Merinok buruz egin duen errematea izan da gorritxoek eduki duten abagune onena.
Bigarren zatiari ondo ekin dio Osasunak. Girona baino hobeto zelairatu da Montiliviko berdegunera eta 48. Â minutuan 0-1ekoa sartu du talde gorritxoak. Kenan Kodro izan da golegilea. Osasunako aurrelariak Manuel Sanchezen pasea jaso eta Becerra atezaina gainditu du. Golarekin maldan behera jarri zaio partida Osasunari, baina Gironaren erantzuna 62. minutuan etorri da; Sobrinoren jaurtiketa, ordea, gurutzatuegi kanpora joan da. Partidako azken 25 minutuetan Gironak erasora jo du bi gol behar zituelako luzapena behartzeko eta 78. minutuan Lekicek langara bidali du errematea. Hurrengo jokaldian Gironak gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du talde kataluniarraren gola, errematatzailea jokoz kanpo egon delako. Azken minutuetan Gironak ez du abagune argirik sortu, baina urduritasuna nabarmena izan da. Epaileak Enrique Martin Monreal entrenatzailea egotzi du 86. minutuan eta hurrengo minutuan Lejeune Gironako jokalaria ere egotzia izan da. Osasunak ondo eutsi die aurkariaren erasoei, garaipenak ez dio ihes egin eta Lehen Mailara igo da.
Fitxa teknikoa:
0 - Girona FC: Isaac Becerra; Aday (Javi Alamo, min.70), Kiko Olivas, Richy (Lekic, min.74), Lejeune, Clerc; Pere Pons, Granell, Borja GarcĂa; Cristian Herrera (Mata, min.70) eta Sobrino.
1 - Osasuna: Nauzet Perez; Oier, Tano, Miguel Flaño, David Garcia, Javi Flaño; Roberto Torres (Mino, min.72), Manuel Sanchez, Merino; De las Cuevas (Maikel Mesa, min.57) eta Kodro (Unai Garcia, min.75).
Gola: 0-1, m.48: Kodro.
Epailea: Francisco M. Arias Lopez.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.Â
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.Â
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.Â
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.