Osasunak Lugo jipoitu du eta sendo da sailkapeneko lidergoan (4-0)
Osasunak sendo jarraitzen du Bigarren Mailako sailkapenaren buruan, Lugori 4-0 irabazi ostean. Galiziarrak 10 jokalarirekin geratu dira 39. Minutuan, epaileak Carlos Hernandez kaleratu duelako.
Luis Millaren taldeak lehen minutuetan bakarrik eutsi die nafarren bultzadari, izan ere, 17. minutuan Oierri egindako penaltia irabazi du Ramon Piñeiro epaileak. Roberto Torresek jaurti eta Juan atezaina gainditu du.
Partidak aurrera egin ahala, jokoa orekatu egin da eta Lugok aurrera egin du berdinketaren bila. Baina galiziarrak hobeto ari zirenean, Javier Flañok pase ederra eman dio Roberto Torresi eta honek 2 eta 0ekoa egin du 37. minutuan.
Hirugarrena handik gutxira iritsi da. Carlos Hernandezek penaltia egin dio Nunori eta epaileak kalera bota du. Torresek jaurti du penaltia eta gorritxoen hirugarrena egin du.
Bigarren zatiko hirugarren minutuan, Osasunak egindako jokaldi landu bat Nunok amaitu du baloia galiziarren atean sartuta. Laugarren eta azken gola izan da.
Fitxa teknikoa:
4 - Osasuna: Nauzet, J.Flaño, M.Flaño, Unai GarcĂa, David GarcĂa, Oier, Merino, Roberto Torres (Adrian Cruz, 80. min), Pucko (Alex Berenguer, 54. min), Olavide (Maikel Mesa, 52. min) eta Nino.
0 - Lugo: JosĂ© Juan, Carlos Pita (Israel Puerto, 46. min), Carlos Hernández, David Ferreiro (David LĂłpez, 62. min), Seoane, Pablo Caballero, Manu, Sergio Marcos, Igor MarĂnez (Jonathan Pereira, 46. min), Pau CendrĂłs, Dealbert.
Golak: 1-0, 17. min: Roberto Torres (penaltiz). 2-0, 37. min: Roberto Torres. 3-0, 39. min: Roberto Torres (penaltiz). 4-0, 47. min: Nino.
47. min: Nino.Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.Â
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.Â
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.Â
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.