Eibar
2025/05/19 - 18:59
Hamalau jokalarik ez dute Eibarren jarraituko
Utzita egon diren Arana, Astralaga, Cerro eta Monnecchi jokalariek lagapen epea amaitu dute. Horrez gain, klubarekin zituzten kontratuak amaituko zaizkie Campos, Noelia Garcia, Pizarro, Alvarez, Verges, Sierra, Miralles, Amani, Leitner eta Van Deursen futbolariei.
2025/05/19 - 16:12
Yerai Martinek agur esan dio Eibarri
Hiru denboraldiz entrenatu ostean, Yerai Martinek prentsaurrekoa eskaini du astelehen honetan agurtzeko.
2025/05/18 - 17:13
Eibarrek garaipenarekin itxi du bere denboraldirik onena
Eibarrek bere historiako denboraldirik onena itxi du, Sevilla 1-3 garaituta eta F Liga 8. postuan amaituta. Pizarroren bi golek eta Ojedaren beste batek eman diete garaipena armaginei Yerai Martinen azken partidan.
2025/05/17 - 21:08
Eibarrek berriz irabazi du Ipuruan (1-0), bi hilabete geroago
Corpasek penaltiz sartu du Burgos mendean hartzeko balio izan duen gola. Sierrari txartel gorria atera ostean, talde bisitaria hamarrekin geratu da.
2025/05/13 - 12:20
Eibarrek bigarren mailari eutsi dio, Granada mendean hartuta
Armaginek 0-2 irabazi zute Granadaren kontrako neurketa, Jose Corpasek eta Jon Guruzetak bigarren zatian sartutako golei esker.
2025/05/11 - 17:36
Eibarrek ezin izan du garaipena lortu Yerai Martinen azken partidan Ipuruan
Eibarrek denboraldi osa ona egin du, baina ezin izan du Atletico menderatu Ipuruan, Yerai Martin entrenatzailearen azken partidan. Madrilgo taldeak garaipena behar zuen Txapeldunen Liga jokatzeko hirugarren tokia ziurtatzeko, eta ez du barkatu: 0-2 gailendu da.
2025/05/08 - 14:51
Yerai Martin: ''Nik ez jarraitzea niretzat zein klubarentzat onena dela uste dut, 3 urte bikain izan dira''
Yerai Martinek ez du Eibar zuzentzen jarraituko, eta amaiera emango dio talde armaginean egindako hiru urteko ibilbideari. Ez jarraitzeko erabakia nola eta zergatik hartu duen azaldu du.
2025/05/07 - 13:24
Yerai Martinek ez du Eibar entrenatuko datorren denboraldian
Teknikari andoaindarrak hiru denboraldi egin ditu armaginekin. Lehen denboraldian F Ligara igotzea lortu zuen, eta ondoren, bi denboraldiz gidatu izan du taldea, F Ligan.
2025/05/03 - 23:21
Bautistaren kaleratzeak eta Panichelliren golak Eibarren porrota ekarri dute Ipuruan (0-1)
Argentinarrak partidako 90. minutuan egin du gola, jokoan zeuden hiru puntuak Mirandesi emateko.
2025/05/03 - 16:54
Amaitu da Eibarren bolada ona etxetik kanpo (2-0)
Eibarrek bederatzi jardunaldi zeramatzan etxetik kanpo galdu gabe, baina gaur Yerai Martinen taldeak 2-0 galdu du Valentzian, F Ligako azken sailkatuaren zelaian.
2025/04/27 - 23:16
Bosgarren berdinketa jarraian Eibarrentzat, bana eginda Teneriferen aurka (1-1)
Armaginek aurrea hartu dute lehen zatian Jon Guruzetaren golari esker, baina Enric Gallegok markagailua berdindu du bigarrenean. Tenerifek beste gol bat sartu du aurretik, baina gola baliorik gabe geratu da, Eibarrentzat puntu bat ziurtatuz.
2025/04/26 - 22:50
Eibarrek mailari eustea ziurtatu du Espanyolen aurka berdinduta (1-1)
Eibarrek F Ligan jarraituko du datorren denboraldian, Espanyolen aurka berdindu ondoren (1-1). Armaginak aurretik jarri dira Mariana Cerrok penaltiz sartutako golari esker, baina azken minutuetan Julia Guerrak markagailua berdindu du.
2025/04/22 - 19:23
Rocio Candal izango da Eibarren emakumeen futbolaren arduraduna datorren denboralditik aurrera
Galiziarrak bi urterako kontratua sinatu du klub armaginarekin. Jordi Torres ordezkatuko du karguan.
2025/04/22 - 11:46
Eibarrek 2-2 berdindu du Malagaren aurka, Ipuruan
Armaginek puntu bat eskuratu dute Andaluziako taldearen kontra jokatutako Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partidan.
2025/04/18 - 17:17
Eider: ''Oso talde lehiakorra gara, eta gaur ikusi da''
Eider Arana pozik agertu da Eibarrek Realaren aurka Zubietan bereganatu duen puntuarekin, eta azpimarratu du armaginak "oso lehiakorrak" direla eta mailari eusteko helburua betetzea "gertuago" dutela.
2025/04/16 - 14:07
Carmen Alvarezek kontratua berritu du Eibarrekin 2026ra arte
Aurrelari salamancarrak armaginen aurrealdea sendotzen jarraituko du, neguko merkatuan Eibarrera itzuli zenetik egin duen moduan.
2025/04/15 - 13:47
Arana, Realaren aurkako derbiari buruz: ''Derbiak beti dira bereziak, eta irabaztera aterako gara''
Eider Arana Eibar taldeko jokalariak, armaginek Realaren aurka Zubietan apirilaren 18an jokatuko duten F Ligako 26. jardunaldiko derbiari buruz hitz egin du. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/04/12 - 22:57
Eibarrek porrot egin du Real Madrilen aurka Ipuruan (0-3)
Armaginek 0-3ko emaitzarekin galdu dute Real Madrilen aurka F Ligako 25. jardunaldian. Feller, Caicedo eta Bruun jokalarien golekin, madrildarrek Eibarren bolada ona geldiarazi dute.
2025/04/12 - 22:29
Poussin atezainak 92. minutuan egindako golak garaipenik gabe utzi du Eibar (2-2)
Armaginak 0-2 aurreratu dira lehen zatian Bautistak egindako bi golei esker. Atsedenaldiaren ostean, baina, Jair Amadorrek eta Poussin atezainak binakoa egin dute.
2025/04/06 - 12:23
Berdinketa Ipuruan Magunagoitiak azken segundoan sartutako gol bati esker
Oviedo garaipena gozatzen ari zenean, atezain armaginak partidako azken jokaldian lortu du berdinketaren gola, baloia buruz sarera bidalita, eta zoramena piztu da Ipuruako harmailetan.