Eibar
2024/08/17 - 21:03
Eibarrek Castello 1-0 garaituta ekin dio 2024-2025 denboraldiko Hypermotion Ligari
Armaginek 1-0eko emaitzarekin menderatu dute Valentziako Erkidegoko taldea Ipuruan, Hypermotion Ligako 1. jardunaldian. Jon Bautistak sartu du neurketako gol bakarra, 2. minutuan.
2024/08/15 - 14:53
Joseba Etxeberria: ''Oso gogotsu gaude; iazko kolpeari buelta eman diogu''
Eibar taldeko entrenatzaileak denboraldi hasi aurreko prentsaurrekoa eman du. Adierazi duenez, fitxaketa berriak aire freskoa ekarri diote taldeari, eta behin iazko kolpeari buelta emanda, prest daude denboraldi berriari ekiteko.
2024/08/08 - 01:11
Eibarrek Martin Merquelanzen fitxaketa baieztatu du, 2024-25 denboraldirako
Irundarra proba moduan izan da talde armaginean, uztailaren 25etik; orain, Eibarrek baieztatu du gelditu egingo dela, Joseba Etxeberriaren esanetara. Halaber, Ager Aketxe, 2021etik 2024ra bitartean Eibarreko jokalaria bera, Zaragozak fitxatu du.
2024/07/31 - 14:49
Ander Madariagak Eibarrekin berritu du 2026ra arte, lehen taldean jokatzeko
Joan den sasoian, Joseba Etxeberriaren deialdietan sarri hartu zuen parte erdilari armagin gazteak, eta Hypermotion Ligako lau partida jokatu zituen.
2024/07/27 - 00:16
Jorge Yriarte Murtzian arituko da denboraldia amaitu arte
Venezuelako futbolaria Murtziako taldean ari da jada, RFEF Lehen Mailan jokatuko duen denboraldia prestatzen.
2024/07/24 - 23:36
Eibarrek denboraldiaurreko lehen garaipena lortu du Barakaldoren aurka (3-0)
Eibar Barakaldori gailendu zaio Atxabalpen 3 eta 0, eta horrela, bere bigarren lagunartekoan, denboraldiaurreko lehen garaipena lortu du, Slavy, Zubiria eta Bautistaren golekin.
2024/07/24 - 17:03
Merquelanz armagina izango da datorren denboraldian, aldi batez probaldiarekin
Jokalari irundarra ostegun honetan hasiko da taldearekin entrenatzen Atxabalpen, Joseba Etxeberriaren aginduetara.
2024/07/23 - 20:42
Antonio Puertas, Eibarren zazpigarren fitxaketa
Jokalari andaluziarra libre iritsiko da Granadatik, eta datozen bi denboraldietarako sinatu du talde armaginarekin.
2024/07/19 - 14:56
Eibarrek Alena Peckova futbolari txekiarra fitxatu du, 2026ra arte
Dagoeneko klub armaginak bost fitxaketa egin ditu datorren denboraldirako emakumeen lehen taldea indartzeko.
2024/07/18 - 21:01
Eibarrek Patri Ojeda eta Leire Peña fitxatu ditu
Ojedak 2025eko ekainera arte sinatu du, eta Peña bi denboralditarako iritsi da talde armaginera.
2024/07/18 - 19:26
Eibarrek Slavy eta Jorge Pascual aurrelariak aurkeztu ditu
Pascual Vila-realek utzita jokatuko du Gipuzkoako klubean, eta Slavy, ordea, bi denboraldiz arituko da Ipuruako taldean; Unionistasetik iritsi da talde armaginera.
2024/07/17 - 22:29
Eibarrek Mireia Masegur erdiko atzelaria fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako, 2026ko ekainera arte
Masegur 1. RFEF mailako Cacereñotik iritsi da talde armaginera. Jokalaria, 21 urtekoa bera, nabarmentzen da, Eibarren iritziz, atzealdean duen trebetasunagatik, eta geldikako jokaldietan bermea izateagatik.
2024/07/16 - 23:20
Eider Aranak beste denboraldi batez utzita jarraituko du Eibarren
Aurreko denboraldian jokalari garrantzitsua izan zen F Ligan, 30 partidetatik 28 jokatuta eta hiru gol sartuz.
2024/07/11 - 00:38
Eibarrek Fuzato atezaina eta Slavy aurrelaria fitxatu ditu, hurrengo bi denboraldietarako
Daniel Fuzato Getafetik iritsi da Eibarrera; izan ere, Ibizak izan du utzita Madrilgo taldean. Borislav Ivaylov, Slavy, 1. RFEFeko Unionistas Salamanca taldean aritu da, Valladolidek utzita. Biak ala biak gutxienez 2026ko ekainera arte izango dira talde armaginean.
2024/07/06 - 13:19
Jorge Pascualek Eibarren jokatuko du 2024-2025 denboraldian, Vila-realek utzita
Klubak akordioa itxi du Vila-realekin Almeriako aurrelariak denboraldi batez talde armaginean joka dezan. 2023-2024 sasoian Vila-real B taldearekin jokatu zuen Pascualek Hypermotion Ligan.
2024/07/03 - 16:38
Eva van Deursenek Eibarrekin berritu du, 2024-25 denboraldirako
Erdilari herbeheretarra urtarrilean iritsi zen Gipuzkoako klubera, 2023-24 denboraldian, Bayer Leverkusenetik; orain, 2025eko ekainera arte sinatu du.
2024/07/01 - 16:20
Eibarrek datorren sasoirako ekipazio berriak aurkeztu ditu
Gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeek jantziko dituzten kamisetek Smartlogb abeslearen logoa daramate.Astelehen honetan bertan salgai jarri dituzte.
2024/06/26 - 19:12
Eibarrek etxean hasiko du 2024-2025 denboraldiko Hypermotion Liga, Castelloren aurka
Lehiaketa maiatzaren azken astean amaituko da, ekainaren 1ean, Gipuzkoako taldeak Levanteren aurka jokatuko duen 42. jardunaldiarekin.
2024/06/19 - 20:51
Amaia Gorostizak eta Cesar Palaciosek prentsaurrekoa eman dute azken denboraldiaren balantzea egiteko
Presidenteak eta kirol zuzendariak talde armaginaren azken denboraldiaren balorazioa egin dute, eta igoeratik kanpo egotearen etsipenarekin amaitu da. "Diru-sarreretara egokitzearen" garrantzia azpimarratu dute, zaleei dei egiteaz gain.
2024/06/18 - 21:22
Eibarrek iragarri du 10 jokalarik ez dutela hurrengo denboraldian jarraituko
Kontratua amaitzen duten armaginek ekainaren 30ean utziko dute kluba.