Asier Riesgok agur esango dio Eibarri, Manchester Cityn jokatzeko
Asier Riesgok ez du Eibarren jarraituko eta Manchester Cityra joango da, Marca egunkariak aurreratu duenez. Debako atezainak kontratua bukatzen du Eibarrekin ekainaren 30ean, eta talde armaginean ez jarraitzea erabaki du.
Riesgok 36 urte beteko ditu aurten, eta urtebeterako kontratua sinatuko du Cityrekin. 2019-2020 denboraldia bukatu ostean, Manchester Cityko harrobiko taldeetan egingo du lan Asier Riesgok, atezainen entrenatzaile gisa.
Manchester Cityra joateko erabakiaren berri eman dio jada Riesgok Eibarri, beraz, klubak badaki Debako atezainak ez duela talde armaginean jarraituko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Goikoetxea Eibarreko entrenatzailea: "Momentu txarrean gaude, kostatzen ari zaigu"
F Ligak etenaldia egingo du martxoaren erdialdera arte. Taldeek atseden hartzeaz gainera, dauzkaten alde onak indartu eta txarrak hobetzeko aprobetxatuko dituzte hurrengo egunak. Eibarren kasua da, Iñaki Goikoetxearen taldeak urrun antzean dauka jaitsiera, baina emaitza eskasian murgilduta dabil aspaldian.
Eibarrek porrota jaso du Deportivoren aurka eta etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du
Talde armaginak gol bakarragatik galdu du Riazorren, eta bere zelaitik urrun oraindik partidarik irabazi ez duen bigarren mailako talde bakarra da.
Xeber Alkainek Eibar utzi du eta FK Karpaty Lviv talde ukrainarrarekin sinatu du
Futbolari gipuzkoarrak denboraldi eta erdi baino gehiagoz jokatu du Eibarren; 2024ko udan iritsi zen talde armaginera, Alavesetik, eta Eibarreko taldearekin 48 partida ofizial jokatu ditu.
Arene Altonaga: "Urteko azkeneko derbia da, eta motibazio handiarekin eta irabazteko gogoekin gaude"
F Moeve Ligako 21. jardunaldian, Eibarren eta Athleticen arteko derbia igande honetan jokatuko da, 12:00etan. EITBk ETB2n eta kirolakeitb.com bidez emango du partidaren berri. Eibar jaitsierarekiko daukan puntu tartea babesten saiatuko da.
Juan Bernat, SD Eibarreko jokalari berria: "Futbolaria naizela sentitu nahi dut berriro, eta Eibarrek aukera hori eman dit"
SD Eibarrek Juan Bernat aurkeztu du, eta pubalgiarako bigarren ebakuntza egin ostean libre ailegatu da. Atzelari valentziarrak zelaietara itzultzeko gogoa azpimarratu du, nahiz eta oraindik "aste eta erdi" behar duen.
Eibarrek garaipen epikoa lortu du gola luzapenean sartuta (2-1)
Javier Martonen eta Alvaro Rodriguezen golei esker, armaginek markagailua irauli dute Racing liderraren aurka.
Bartzelona gehiegi izan da Eibarrentzat (4-0)
Eibarrek 4-0 galdu du Bartzelona liderraren etxean F Moeve Ligako 20. jardunaldian. Lehen zatian 3-0 aurreratu dira etxekoak, eta bigarren zatiko aldaketek ez dute eraginik izan. Irene Paredesek 4-0ekoa sartu du.
Juan Bernat, SD Eibarren fitxaketa berria
Talde armaginak denboraldi bukaerara arte itxi du hegaleko valentziarraren kontratua. Ondoren, jarraitzeko aukera izango du.
Eibarrek puntu bat atera du Zaragozatik, partida kaskarra egin arren (1-1)
Armaginek etxetik kanpo garaipenik lortu gabe jarraitzen dute denboraldi honetan. Bi golak Yamiqek egin ditu, bat bere atean, eta horrez gain txartel gorria ere ikusi du partidaren amaieran.
Eibarrek laugarren porrota jarraian jaso du Granadaren aurka 0-2 galduta
Eibarrek 0-2 galdu du Granadaren aurka F Moeve ligako 19. jardunaldian. Jaitsierako postuak urrun badituzte ere, porrot hau ere zenbatuta, armaginek azken lau partidak galdu dituzte.