Athletic Club
2025/10/02 - 01:48
Athleticek 4-1 galdu du Borussia Dortmunden aurka, gorabehera handiko partidu batean
Athleticek porrot gogorra jaso du Borussia Dortmunden aurka (4-1) Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian. Gorka Guruzetaren golaren ostean markagailua berdintzear izan da
2025/10/01 - 16:57
Athleticzaleak ziur daude Athleticek bolada ona abiatuko duela gaur gauean
Borussia Dortmunden kontra jokatuko du gaur Athleticek, Alemanian. Hara joandako zaleak pozarren agertu dira neurketaren atarian. Ziur daude denboraldi hasiera kaskarra atzean utzi eta bolada ona abiatuko dutela.
2025/10/01 - 16:03
Athleticen eta Borussia Dortmunden zaleek ''Walking football'' ekimeneko partida batez gozatu dute
Carlos Gurpegui izan da Athleticen kapitaina neurketa horretan. Gauean, bi taldeak arituko dira nor baino nor gehiago Txapeldunen Ligan.
2025/10/01 - 01:12
Athleticek Txapeldunen Ligako lehen puntuak eskuratu nahi ditu Dortmunden
Euskal taldeak Borussia Dortmund izango du aurkari, Signal Iduna Park futbol zelaian txapelketako liga faseko bigarren jardunaldian. Ernesto Valverdek ezingo du Nico Williams zelairatu; izan ere, iruindarra ez da deialdian sartu.
2025/09/30 - 22:07
Ernesto Valverde eta Unai Simon, ilusioz, Dortmundeko erronkari begira: ''Guztiontzako aukera da''
Asteazkenean, 21:00etatik aurrera, Txapeldunen Ligan, Athleticek Borussia Dortmund izango du aurkari. 4.000 zale izango dira zuri-gorriei hauspoa emateko, Signal Iduna Park futbol zelaian, eta helburua da bolada txarrari amaiera ematea.
2025/09/29 - 19:40
Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du Superkopako finalerdia urtarrilaren 7an edo 8an, Jiddan
Beste finalerdia Atletico Madrilen eta Real Madrilen arteko norgehiagoka izango da. Finalerdiak jokatzeko hurrenkera hurrengo egunetan egingo den zozketaren bidez erabakiko da. Partidak 20:00etan jokatuko dira.
2025/09/28 - 20:42
Athleticek irabazi ezinik jarraitzen du, Sevillarekin 1-1 berdindu baitu
Athleticek 1-1 berdindu du Sevillaren aurka F Moeve Ligako 5. jardunaldian. Nevadok aurretik jarri ditu zuri-gorriak penaltiz, baina Alvarezek gola egin du markagailua parekatzeko.
2025/09/28 - 01:44
Athleticek ez du bere lehen zati ona aprobetxatu, eta galdu egin du Vila-realen aurka (1-0)
Zuri-gorriek ez dituzte lehen zatiko aukerak baliatu, eta garesti ordaindu dute bigarrenean.
2025/09/26 - 21:11
Valverde: ''Aurkaria oso indartsua da, zenbaki handiak ditu''
Athleticeko entrenatzaileak Vila-realen aurka EA Sports Ligako 7. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/09/26 - 20:45
Laporte Txapeldunen Ligako A zerrendan sartu da, Pradosen ordez
Horrela, Ernesto Valverdek Laporte ere erabili ahalko du Europako hurrengo partidetan.
2025/09/24 - 18:53
Thinking Football jaialdiak 11 pelikula emango ditu urriaren 6tik 12ra bitartean
Besteak beste, Howard's Way dokumentala ikusi ahal izango da. Lanak 80ko hamarkadako Evertonen historia kontatzen du. Howard Kendall Athleticen prestatzaile ohia zen orduan Evertonen entrentzailea.
2025/09/24 - 14:29
Joelle Murrayk eta Jamie Carragherrek 2025eko One Club sariak jaso dituzte, San Mamesen
Joelle Murrayk soilik Hibernian jokatu zuen, profesional gisa, eta Jamie Carragherrek Liverpoolen; hurrenez hurren, One Club Woman eta One Club Man sariak jaso dituzte. Athleticek urtero ematen ditu horiek, eta asteartean izan ziren biak San Mamesen.
2025/09/23 - 23:36
Aymeric Laporte: ''Gure gaurko helburua irabaztea zen; berdinketaren ostean zapore mingots samarrarekin goaz''
Athleticek eta Gironak bana berdindu dute San Mamesen, Jauregizarren golari esker. Zuri-gorriek ezin izan dute irabazteko helburua bete, eta ez daude gustura egindako lanarekin. Horixe kontatu digute Aymeric Laportek eta Gorka Guruzetak.
2025/09/23 - 23:19
Jauregizarren gol batek puntu bat eman dio Athletici Gironaren aurrean (1-1)
Ounahik 9. minutuan sartutako golak abantaila eman dio Gironari Athleticen aurka, eta Lehen Mailako azken sailkatuaren lehen zati ona saritu du. Valverdek bigarren zatia hasi aurretik lau aldaketa egin ditu, eta talde zuri-gorria hobeto ibili da bigarren zatian.
2025/09/22 - 21:32
Ernesto Valverde: ''Gironaren aurka, beharra dugu; izan ere, azken hiru partidak galdu ditugu''
Athletic, San Mamesen, asteartean, 19:00etan, Gironaren aurka arituko da. Zuri-gorriak bolada txarrean dabiltza, kontuan izanik azken hiru neurketetan galtzaile irten direla: EA Sports Ligako bi, eta Txapeldunen Ligako bat.
2025/09/21 - 01:04
Agirrezabalak eta Vivianen kaleratzeak Athleticen porrota eragin dute (2-0)
Zuri-gorriek utzitako atezainak hainbat geldiketa egin ditu Athleticek gola sartzea saihesteko, eta bigarren zatian Viviani ateratako txartel gorriak bisitarien nagusitasuna hautsi du.
2025/09/20 - 17:00
Athleticek meritu handiko puntua eskuratu du Espanyolen etxean (1-1), ordubetez 10 jokalarirekin arituta
Javi Lergaren taldea 30. minutuan geratu da jokalari bat gutxiagorekin, epaileak Bibi kanporatu baitu; jokaldi horretan, gainera, Espanyol aurretik jarri da, penaltiz. Bigarren zatian, baina, 72. minutuan, Jone Amezagak berdinketa jarri du markagailuan.
2025/09/19 - 22:34
Valverde: ''Gola egiteko zailtasunak izan ditzakegu, baina sentsazio onak izaten jarraitu behar dugu''
Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 5. jardunaldian Valentziaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/09/19 - 18:21
Hibernian taldeko Joelle Murray izendatu du Athleticek 2025eko One Club Woman
Jokalari eskoziarrak Hibernian Eskoziako taldean egin zituen bere ibilbide profesionaleko 20 denboraldiak, 2004 eta 2024 bitartean, eta 507 partida jokatu zituen.
2025/09/18 - 15:47
Jon Uriarte, San Mamesi buruz: ''Ez gara inbertsio handi batean pentsatzen ari''
San Mames handitzeko egindako iruzkinen inguruan galdetuta, Uriartek azaldu du taldea ez dela horretan pentsatzen ari, inbertsio handia eskatuko lukeelako.