Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticeko Kudeaketa Batzordeak ofizialki deitu ditu hauteskundeak maiatzaren 8rako

Hautagaitzak "formalki eta osorik" aurkezteko epea apirilaren 9an hasi eta hilaren 18an amaituko da.

BILBAO, 24/03/2026.- El presidente del Athletic Club de Bilbao, Jon Uriarte, ha ofrcio este martes una rueda de prensa para informar sobre el acoso y las amenazas en su domicilio que ha denunciado y sobre el anuncio de Ernesto Valverde de que dejará de ser el entrenador del equipo al finalizar la presente temporada. EFE/ Miguel Toña

Jon Uriartek berriz hautagai izateko asmoa agertu du. Argazkia: EFE

Igande honetatik aurrera Athletic zuzenduko duen Kudeaketa Batzordeak ofizialki hasi du maiatzaren 8an presidentea izendatzeko egingo diren hauteskundeen prozesua.

Klubaren estatutuen arabera, Jon Uriarte buru duen Zuzendaritzaren agintaldia ostiral honetan amaitu da, eta Kudeaketa Batzordeak administratuko du kluba presidente berria izendatu arte.

Jon Uriarte orain arteko presidentea da, momentuz, hautagaitza aurkezteko asmoa agertu duen bazkide bakarra. 

Hauteskunde egutegiaren arabera, hautagai zerrenda bat aurkeztu nahi dutenek "abalak lortzeko izapideak has ditzakete". Zerrendak onartzeko, "botoa emateko eskubidea duten bazkideen % 5en babesa izan behar dute".

Hautagai zerrendek 9 kide izan behar dituzte gutxienez eta 21 gehienez, eta gizonezkoen eta emakumezkoen "ordezkaritza orekatua" gorde behar dute; "emakumezkoek zein gizonezkoek % 40ko ordezkaritza izan behar dute gutxienez".

Epeak

Hautagaitzak "formalki eta osorik" aurkezteko epea apirilaren 9an hasi eta 18an amaituko da. Onartutako hautagaitzak apirilaren 23an iragarriko dira.

Hautagaitza bakarra egonez gero, presidente eta zuzendaritza batzorde berria egun horretan bertan izendatuko dute. Bi hautagaitza edo gehiago izanez gero, berriz, maiatzaren 8an, ostirala, hauteskundeak egingo dira San Mamesen, 09:00etatik 21:00etara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X