Athletic
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Williams azkenean ez da Ghanaren deialdian izango, arazo fisikoak dituelako

Ghanak gaur goizean iragarri duenez, aurrelari zuri-gorria Austria eta Alemaniaren aurka jokatu beharreko lagunartekoetarako deialditik atera da, Betisen aurkako partidan jasotako kolpe baten ondorioz.
Iñaki-Williams-Ghana

Iñaki Williams Ghanarekin, partida batean. Artxiboko argazkia: Europa Press

Iñaki Williams azkenean ez da Ghanako selekzioaren kontzentraziora joango, arazo fisikoak tarteko, eta Lezaman geratuko da sendatzeko.

Ghanak gaur goizean jakinarazi duenez, Athleticeko aurrelaria Austria eta Alemaniaren aurka jokatu beharreko lagunartekoetarako deialditik atera da, Betisen aurkako partidan jasotako kolpe baten ondorioz.

Geroago, Athleticek azaldu du Iñaki Williams ez dela Blackstars-en kontzentraziora joango arazo fisikoak dituelako, Athleticeko eta Ghanako selekzioko zerbitzu medikoek elkarrizketa izan ondoren.

Talde afrikarrak Austria bisitatuko du Vienan ostiralean eta Alemania Stuttgarten astelehenean, Estatu Batuetako, Mexikoko eta Kanadako 2026ko Munduko Txapelketa prestatzeko norgehiagoketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X