Athleticen aulkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andoni Iraola: "Ernestok bere erabakia hartu du, baina horrek ez dit niri eragiten"

Athleticeko jokalari ohia eta Bournemouth taldeko egungo entrenatzailea da Valverde ordezkatzeko hautagai nagusia.

ANDONI_IRAOLA
Andoni Iraola, Bournemoutheko egungo entrenatzailea. Argazkia: Efe.

Ernesto Valverdek denboraldi amaieran Athletic uzteko hartutako erabakiari buruz hitz egin du Andoni Iraolak ostiral honetan: "Ni ere harritu egin ninduen erabakiak. Lagun asko ditut bertan eta denek bidali zizkidaten mezuak."

Hori bai, Bilboko aulkian jartzen duten zurrumurruen aurrean, argi eta garbi esan du: "Berak bere erabakia hartu du, baina horrek ez dit niri eragiten".

Iraolak Bournemouthek eta Manchester Unitedek jokaytutako partidaren osteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok. Bi taldeen arteko norgehiagoka bina amaitu da.

"Hitz onak baino ez ditut, futbolean Ernesto da nire erreferentea ", gaineratu du Usurbilgoak. Iraolaren kontratua honen amaieran amaitzen da, eta zentzu horretan Bournemouth taldearekin hitz egin behar duela adierazi du "barneko kontuez, baina ez beste klub bati buruz". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X