Lesio larria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alejandra Estefaniari beste ebakuntza bat egin diote eskuineko belaunean

Erdilari zuri-gorriari artroskopia egin diote eskuin belaunean. Jokalaria larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.

Alejandra-Estefania-Athletic

Alejandra Estefania, Athleticen erdilaria. Irudia: @AthleticClubFem

Alejandra Estefania Athleticen erdilariari ebakuntza egin diote, berriro, eskuineko belaunean, arazoekin jarraitzen baitzuen, klubak ohar labur batean azaldu duenez.

Zehazki, Estefaniari artroskopia egin diote belaunean, meniskoa garbitu eta orekatzeko. Erdilaria larri lesionatu zen eskuin belaunean 2024ko irailean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X