KLUBA UTZI DU

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itxaso Uriartek Athletic utzi du, taldean bost denboraldi eman ondoren

Erdilari gasteiztarrak 80 partida jokatu ditu Bilboko taldean; Realetik ailegatu zen talde zuri-gorrira, 2021ean.

Itxaso Uriarte (Athletic).

Itxaso Uriarte, Athleticen jokalaria; Argazkia: Europa Press

Athleticek iragarri du Itxaso Uriarte erdilariak Bilboko taldea utzi duela, elastiko zuri-gorriarekin bost denboraldi eta 80 partidako zikloari amaiera eman dio.

Uriarte, 34 urtekoa bera, 2021-2022 denboraldian ailegatu zen Lezamara, Realetik. Lehenengo hiru denboraldietan paper protagonista izan ondoren, azkeneko bi denboraldi ia osoak jokatu ezinik eman ditu, eskuineko belaunean izandako lesioaren ondorioz.

Jokalari gasteiztarrak 2024ko irailean jokatu zuen azkeneko partida ofiziala, denboraldi hartako lehenengo jardunaldian; orduan, Athleticek Levanteren aurka jokatu zuen Bunyolen. Ondoren, bi aldiz izan zen ebakuntza-gelan: meniskoan ebakuntza egin zioten, eta artikulazio horretan beste ebakuntza batzuk egin behar izan zizkioten.

Omenaldia egingo diote Uriarteri igandean jokatuko den derbian, Athletic eta Realaren artean, Lezaman, 12:00etan, F Moeve Ligako 22. jardunaldian. Partida zuzenean emanen da, kirolakeitb.eus eta ETB2ren bitartez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X