Athleticek ez du aukerarik izan Atletico Madrilen aurka (4-1), eta Erregina Kopatik at gelditu da
Amaiur Sarriegik bi gol egin ditu, eta beste bietan azken pasea eman du; Ane Azkonak, luzapenean, Athleticen gola sartu du. Atletico Madril Athletic baino gehiago izan da.
Clara Pinedo, Llorisekin, partidako jokaldi batean. Argazkia: Europa Press.
Athletic 2025-2026 denboraldiko Erregina Kopatik kanpo gelditu da, final laurdenetan, asteazkenean, Atletico Madrilen aurka 4-1 galduta, Madrilen. Synne Jensenek, 34. minutuan, Amaiur Sarriegik, 38.ean, Fiammak, 64.ean, eta berriro Amaiurrek, 79.ean, Atletico Madrilen golak sartu dituzte, eta Ane Azkonak, luzapenean, Athleticen gola sartu du.
Kanporaketan, Atletico Madril Athletic baino gehiago izan da. Erabakigarria izan dira Amaiur Sarriegiren abiadura, trebetasuna eta golak sartzeko abilezia; aurrelari donostiarrak bi gol lortu ditu, eta beste bietan azken pasea eman du. Norgehiagoka ederra jokatu du.
Lehenengo zatiko azken minutuek markatu dute neurketa. Lehenengo ordu erdian, Javi Lergaren taldeak ez du arazo handirik izan eusteko, baina Jensenek eta Amaiurrek 34. eta 38. minutuetan egindako golak zama handiegia izan dira talde zuri-gorriarentzat. Bigarren zatian, ahalegindu den arren, Bilboko taldeak ezin izan du aurkaria estutu, eta Atletico Madrilek, beste bi jokalditan, sailkatzea biribildu.
Fitxa teknikoa
4 – Atletico Madril: Lola Gallardo; Alexia, Lauren Leal, Menayo (Xenia, 83. min), Silvia Lloris, Andrea Medina; Fiamma, Boe Risa (Natalia, 79. min), Julia Bartel (Khul, 66. min); Jensen (Pri Chinchilla, 66. min) eta Amaiur (Sheila, 79. min).
1 - Athletic: Santana; Elexpuru, Landaluze (Maddi, 85. min), Eider, Nerea Nevado (Nerea, 58. min); Valero, L. Baños (Gurtubay, 58. min), Pinedo; Vilariño (Agote, 58. min), Campos (Azkona, 46. min) eta Ortega.
Golak: 1-0, 34. min: Jensen. 2-0, 38. min: Amaiur. 3-0, 64. min: Fiamma. 4-0, 79. min: Amaiur. 4-1, 92. min: Azkona.
Epailea: Maria Eugenia Gil (Galiziako Batzordea). Atletico Madrileko Bartel eta Athleticeko Pinedo zigortu ditu, txartel horia aterata.
Nabarmentzekoa: 600 bat zale izan dira Atletico Madrilen Kirol Zentroan, Alcala de Henaresen.
Zure interesekoa izan daiteke
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.
Athleticeko Kudeaketa Batzordeak ofizialki deitu ditu hauteskundeak maiatzaren 8rako
Hautagaitzak "formalki eta osorik" aurkezteko epea apirilaren 9an hasi eta hilaren 18an amaituko da.
Nico Williams taldeko entrenamenduetara itzuli da
Nico Williamsek taldekideekin lehen lan-saioa egin du Lezaman, 5 astez aditu baten laguntzarekin errekuperatzen egon eta gero.
Gorka Guruzeta: “Dena askoz gehiago kostatzen ari zaigun urte honetan, hobekuntzak non egin behar ditugun ikusten da"
Gorka Guruzeta Athleticeko aurrelariak Radio Euskadin egindako elkarrizketan azaldu duenez, ondo datorkie une hauek pasatzea, gauzak hobetu eta "gora begiratu ahal izateko". Valverder eta taldearen oraingo helburuei buruz ere hitz egin du. (Bideoa gazteleraz)
Maite Valero: “Atleticoren aurka gure irudi onena ematen eta hiru puntuak lortzen saiatu behar gara”
Athleticek Atletico Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, San Mamesen. Maite Valerorekin egon gara partida aurretik taldeak dituen sentsazioak ezagutze aldera.
Clara Pinedok 2030era arte berritu du kontratua Athleticekin
Jokalari bilbotarrak klubarekin duen lotura handitu du hurrengo lau denboraldietarako.