Erregina Kopa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek aurreikuspenak bete ditu Europaren aurka (0-3)

Athletic Erregina Kopako final-laurdenetarako sailkatu da. Daniela Agotek, Maite Valerok eta Ane Azkonak sartu dituzte zuri-gorrien golak.

Erregina Kopako Europa-Athletic partida.

Athleticek 0-3 menderatu du Lehen Federazioan jokatzen duen Europa, eta, horrenbestez, Erregina Kopako final-laurdenetarako txartela eskuratu du.

Talde zuri-gorria bolada onean dago (zazpi partida daramatza galdu gabe), eta gaurkoan ere nagusi izan da Bartzelonako Europa taldearen zelaian.

Partida kontrolpean izan du hasieratik, eta berak sortu ditu neurketako gol aukerarik garbienak. Alabaina, Janet atezainak lan ona egin du, eta ondo eutsi die zuri-gorriei.

Atsedenaldira joan aurretik, baina, Daniela Agotek gola egin du, eta Athletic aurretik ipini da markagailuan.

Bigarren zatian, etxekoak urrats bat aurrera ematen saiatu dira, baina ez dute ahalmenik izan berdinketa lortzeko. Zuri-gorriek norgehiagokaren azken txanpan utzi dute kanporaketa erabakita. Maite Valerok eta Ane Azkonak sartu dituzte golak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X