Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nico Williamsek giharretako lesio moderatua du ezkerreko muskulatura aduktorean

Aurrelari zuri-gorriak atzo hartu zuen min, igandea, Espainiako selekzioarekin, Turkian jokatutako partidan. Lehen zatian aldaketa eskatu behar izan zuen.
Nico Williams Athleticeko jokalaria, Betisen aurkako norgehiagokan. Argazkia: EFE
Nico Williams Athleticeko jokalaria, Betisen aurkako norgehiagokan. Argazkia: EFE

Nico Williams Athleticeko jokalariak giharretako lesio moderatua du ezker muskulu aduktorean, arratsaldean egindako proba medikoen arabera, talde zuri-gorriak jakitera eman duenez. Aurrelaria bilakaeraren zain dago, klubak ohar labur batean erantsi duenez.

Williamsek atzo, igandea, Espainiako selekzioarekin Turkian jokatutako partidan hartu zuen min. Lehen zatian aldaketa eskatu behar izan zuen.

Espainiak Turkia 0-6 garaitu zuen, munduko txapelketarako sailkapen fasean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X