Laporte ezin izango da Athleticen jokalari ibili, momentuz
Aymeric Laportek ezin izango du Athleticen jokatu, momentuz. Horixe jakinarazi du Bilboko klubak, irailaren 3an publikatutako ohar ofizialean. FIFAk ukatu egin du Laportek Athleticen jokatzeko Saudi Arabiako Futbol Federaziotik Nazioarteko Transferentzia Ziurtagiria (ZTB) lortzeko Espainiako Futbol Federazioak egindako eskaera.
Hala ere, klubak gaineratu du Athleticek lanean jarraitzen duela hiru aldeen (Al-Nassr, jokalaria eta Athletic) borondatea behar bezala betetzeko, eta dauden aukera guztiak aztertzen ari da. Horrez gain, Athleticek jakinarazi nahi du Aymeric Laporte talde zuri-gorrira batzen ez bada, akordioak inolako ondoriorik gabe geratuko direla alde guztien artean; hau da, ez duela inolako ondorio ekonomikorik izango Bizkaiko klubarentzat, hiru aldeen arteko kontratuak eteteko baldintzak betez.
Oharrean, Athleticek adierazi du klubak egungo egoera konpontzeko bide guztiak urratu ondoren emango dituela azalpenak.
Hauxe da gertaeren laburpena, Athelticen arabera, lau puntutan zehaztuta:
1.- Joan den irailaren 1ean, eta araudiak gaitutako jokalarien inskripzio-epearen barruan, Aymeric Laporte Fevre jokalariak, Al-Nassr Football Club Saudi Arabiako klubak eta Athleticek jokalaria Bilboko taldera transferitzea erabaki zuten, baldintza jakin batzuk beteta.
2.- Athleticek transferentzia-eskaera irailaren 1ean igo zuen FIFAren TMS plataformara, baina ezin izan zen egun horretan osatu, gure borondatearekin zerikusirik ez zuten arrazoiengatik, eta gure kontroletik kanpo zeuden faktoreengatik.
3.- Irailaren 2an, Espainiako Futbol Federazioak FIFAri eskatu zion balidazio-salbuespena baimentzeko, Saudi Arabiako Futbol Federazioaren Nazioarteko Transferentziaren Ziurtagiria eskuratu ahal izateko, Athleticek jokalaria inskribatu ahal izateko.
4.- Espainiako Futbol Federazioak irailaren 3an posta elektronikoz jakinarazi zion Athletici FIFAk ukatu egin ziola eskaera eta Nazioarteko Transferentziaren Ziurtagiria lortzeko aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: “Hiru puntu nola edo hala lortzeko premia dugu"
Ernesto Valverdek ohartarazi du egun Athleticek “lasai egoteko puntuak” falta dituela, eta orain helburua “nola edo hala” irabaztea dela, Europarako txartel ematen duten postuetara begira egon beharrean.
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.