ATHLETIC CLUB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ondo joan da Egiluzi aurreko lotailu gurutzatuan egin dioten ebakuntza

6 eta 8 hilabete artean egongo da bajan defentsa durangarra.
Unai Eguiluz. Irudia: Athletic Club
Unai Eguiluz. Irudia: Athletic Club

Athleticeko erdiko atzelaria den Unai Egiluzi ebakuntza egin diote asteazken honetan, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi egin zuelako. Duela astebete Santanderko Racingen aurkako lagunarteko partidan izan zen lesioa, hain zuzen ere.

23 urteko jokalaria Mirandesek utzita itzuli zen, eta lehen taldean geratzeko aukera zuen, Yeray Alvarezen behin-behineko etenaren ondorioz.

Klubak ez du baja epea zehaztu, baina pentsatzekoa da 6 eta 8 hilabete artekoa izango dela. Bihar, osteguna, ospitaleko alta jasoko du, clubak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X