Valverdek Bilbao Basket zoriondu du, Europa Kopa irabazi duelako
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Williams: "Pozik nago Nicok bere lesioan argia ikusten ari dela esan didalako"
Kapitain zuri-gorriak Errege Kopako finalerdietarako txartela eman dio Athletici Mestallan, 96. minutuan gol erabakigarria sartuta. Umar Sadiq nigeriarrak bere atean sartu du gola, eta segidan Padillaren atean beste bat. Dimitrievski Valentziako atezainak Mikel Jauregizarri 75.ean penaltia gelditu dio.
Athletic finalerdietan da hamaikako alternatibo bati eta Williams anaien konexioari esker (1-2)
Lehen zatian, lehoiek aurrea hartu dute markagailuan, Sadiqek bere atean sartutako golari esker. Sadiqek berak partida berdindu du, Padillaren hanka-sartze handi bat aprobetxatuta. Atsedenaldiaren ostean, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute, baina Iñaki Williamsen gol batek garaipena eman die 96. minutuan.
Athleticek ez du aukerarik izan Atletico Madrilen aurka (4-1), eta Erregina Kopatik at gelditu da
Amaiur Sarriegik bi gol egin ditu, eta beste bietan azken pasea eman du; Ane Azkonak, luzapenean, Athleticen gola sartu du. Atletico Madril Athletic baino gehiago izan da.
Valverde: "Valentzia ondo ikusten dut; zaila izango da, zaila izango da, baina ez dago ezer esanda, dena idatzi behar da bihar”
Athletic Clubek Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu Valentziaren aurka, Mestallan. Valverdek argi dauka "aukera bat dela bai eurentzat eta baita guretzat ere", eta taldeak bere onenean ez badaude ere, Valentziakoak ondo ikusten dituela azpimarratu du. (Bideoa gazteleraz)
Jon Uriarte: “Ligan, gure egoera oso txarra da; hamazazpi puntu gehiago ahalik eta lasterren ateratzea da helburua”
Asteartean, Athleticen presidenteak balantzea egin du, talde zuri-gorriaren egoera hizpide. Halaber, Uriarte Errege Kopaz hitz egin du, eta Nico Williams ere izan du aztergai.
Pintadak egin dituzte, berriro ere, Williams anaien muralean, Barakaldon
Murala Lutxana auzoan dago, eta astelehenean, beste behin, pintadak dituela agertu da; mezuetan, bi jokalariei “madridista espainolak” deitzen zaie, eta leporatzen diete dabiltzala “denbora gehiago tontoa egiten, futbolean jokatzen baino”.
Yeray Alvarez taldearekin entrenatzera itzuli da, zortzi hilabeteren ostean
UEFAk ezarritako hamar hilabeteko zigorretik zortzi bete eta gero, Yeray Alvarez Lezamara itzuli da astelehen honetan taldearekin entrenatzera.
Jauregizar: "Ahalegindu gara dena ematen; puntuek ihes egitea ez da polita"
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak Realaren aurkako derbiaren ostean adierazpenak egin ditu, partidaren inguruan.
Athletic Clubek Efe Korkut fitxatu du
VFB Stuttgarteko erdilari donostiarrak 2028ra arte sinatu du, eta berehala hasiko da zuri-gorriekin lanean.
Athleticek garaipen garrantzitsua lortu du Espanyolen aurka (2-1)
Athleticek 2-1 irabazi dio Espanyoli F Moeve Ligako 18. jardunaldian. Clara Pinedoren eta Anna Torrodaren golekin, garaipen nekeza bezain garrantzitsua eskuratu dute zuri-gorriek.