Oihan Sancetek giharretako lesioa du eskuin hankako femoralean
Oihan Sancet Athleticen jokalariak giharretako lesioa du eskuin hankako femoralean, klubak asteazken honetan ohar batean jakinarazi duenez. Sancetek aldageletarako bidea hartu behar izan zuen joan den igandean, Valladoliden kontrako ligako partidaren 68. minutuan, min hartuta. Gol bat sartu zuen.
Taldeak ez du zehaztu zenbat denbora beharko duen osatzeko, baina badirudi ez dela aste honetan Atletico Madrilen kontrako ligako hitzordurako prest egongo. Zalantzan dago, era berean, datorren astean, martxoaren 6an, Erromaren aurka duten Europa Leagueko final zortzirenetako joanekoa jokatzeko moduan egongo den ala ez.
Bestetik, Nico Williamsek ere ezin izan du asteazken goizeko entrenamenduan parte hartu, gripeak jota dagoelako.