Athleticek partida irauli du Vallecasen, Sancetek bi gol sartuta (1-2)
Athleticek 1-2 irabazi dio Rayo Vallecanori, gaur, Vallecasen jokatu duten EA Sports Ligako partidan. Neurketa galtzen hasi dute zuri-gorriek, baina bigarren zatian Ernesto Valverdek Oihan Sancet jarri du zelaian, eta jokalari nafarrak markagailua irauli du, bi gol ikusgarri sartuta.
Athleticek berezko duen bizitasunarekin jokatu du, eta Rayok goian egindako presioa gainditzen zuenean, arriskua sortzeko ahalmena izan du.
Hasieratik erritmo handiarekin aritu dira bi taldeak, eta Nico Williamsek lehen minutua bete orduko izan du gola sartzeko aukera. Guruzetak pase ikusgarria eman dio, orpoz, baina Williamsek kanpora jaurti du baloia.
Handik gutxira iritsi da Iñigo Perezen mutilen erantzuna, baina Isiren jaurtiketa arazorik gabe gelditu du Agirrezabalak.
Baloiaren jabetza Athleticek izan du, baina joan-etorriko neurketa izan da, eta Rayok urrats bat aurrera eman du, erasoko jokoa hegaletatik bideratuta, nahiz eta azken metroetan arrisku handirik sortu ez.
Halako batean, baina, Valverderen mutilek huts larria egin dute defentsan, Rayoko jokalariek egindako presioaren ondorioz, eta orduan egin du 1-0ekoa etxeko taldeak. Paredesek pase txarra eman dio Agirrezabalari, Ntekak lapurtu dio baloia eta atezainaren buru gainetik botata bidali du sarera.
Gola jaso arren, Athleticek ez du jarrera aldatu eta partidan nagusi izaten jarraitu du. Bereak izan dira aukerarik garbienak, baina Nicok, Guruzetak eta Yurik ez dute ate aurrean asmatu. Aitzitik, Rayok barrura bidali du lehen zatian izan duen aukera on bakarra.
Atsedenaldiaren ostean, Rayo hobeto hasi da, eta Valverdek aldaketa hirukoitza egin du orduan. De Marcos, Unai Gomez eta Oihan Sancet sartu dira zelaian, eta aldaketek esperotako eragina izan dute.
Sancetek egin du banakoa, gol ikusgarria sartuta, Nico Williamsek egindako jokaldi bikaina baliatuta.
Athleticek zailena egin du: aldapa gora jarri zaion neurketa berdintzea. Hortik aurrera, partida hobeto kontrolatu du, eta bestelako patxadarekin aritu da. Rayok, berriz, aurrera egin du, bigarren sartzeko asmoz, baina atzean zuloak utzita.
Hala iritsi da Athleticen bigarren gola. Oraingoan ere Sancet izan da protagonista. Area ertzetik jaurtiketa bortitza eginda, baloia sarera bidali du. Augusto Batallak ezin izan du ezer egin 1-2koa saihesteko.
Gol horrek min handia egin dio Rayori, eta Athleticek bere abantaila ondo defendatu du azkeneraino. Markagailua iraulita, zuri-gorriek garaipen garrantzitsua bereganatu dute Vallecasen, eta, sailkapenean laugarren tokian daude, 26 punturekin, Atletico Madrilen atzetik.
FITXA TEKNIKOA
1 - Rayo Vallecano: Batalla; Ratiu, Lejeune, Mumin, Chavarria; Valentin (Pedro Diaz, 82. min), Pathe Ciss (Gumbau, 74. min); Isi (Trejo, 74. min), Embarba (Jorge de Frutos, 64. min), Alvaro; eta Nteka (Camello, 64. min).
2 - Athletic Club: Agirrezabala; Lekue (Oscar de Marcos, 56. min), Yeray, Paredes, Yuri; Jauregizar (Unai Gomez, 56. min), Ruiz de Galarreta (Vesga, 75. min); Iñaki Williams (Djalo, 63. min), Berenguer, Nico Williams; eta Guruzeta (Sancet, 56. min).
Golak: 1-0: min. 13, Nteka; 1-1: min. 64, Sancet; 1-2: min. 77, Sancet.
Epaileak: Mario Melero Lopez. Rayoko Pathé Ciss (m.69), Gumbau (76) eta Alvaro (90+5) zigortu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.