Hiru denboraldiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nico Williamsek kontratua berritu du Athleticekin 2027ra arte

Jokalari zuri-gorriak hiru denboraldiz luzatu du Bilboko klubarekin lotzen duen kontratua. Athleticek ez du jakinarazi etete-klausula zenbatekoa izango den.
20231201125057_nicowilliams_
18:00 - 20:00
Nico Williams: ''Pozik nago nire etxean jarraitzeagatik, Athleticen familian segituko dudalako''

Nico Williamsek kontratua berritu du Athleticekin 2027ko ekainaren 30era arte, klubak ostiral honetan, abenduaren 1ean, jakinarazi duenez. Beraz, jokalariak hiru denboraldiz luzatu du Athleticekin duen lotura.

Athleticek honako hau adierazi du jokalariaren soldatari buruz: "Nico Williamsen loturak soldata-egitura finkoa du, helburuen araberako osagai aldakor batekin". Bestalde, ez du zehaztu haren etete-klausula zenbatekoa den.

"Talde zuri-gorriak hiru urteko kontratuarekin berritu du Europako klub boteretsuenek bereganatu nahi zuten futbolaria. Hortaz, Nico Williamsek historia egiten jarraituko du Athleticen, Iñaki anaiarekin eta gainerako taldekideekin batera. Kimu adinean iritsi zen Lezamara, duela hamarkada bat, eta urrats sendoak emanez joan da, lehen taldean funtsezko zutabe bihurtu arte", gaineratu du klubak.

Nicok San Mamesen sinatu du kontratu berria, eta Jon Uriarte Athleticeko presidentea eta Mikel Gonzalez Athleticeko futbol zuzendari nagusia ere izan dira bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X