Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patri Zugastik 2026ra arte sinatu du Athleticekin

Aurrelariak 11 gol sartu ditu denboraldi honetan Osasunarekin Lehen Federazioan.
Patri Zugasti
Patri Zugasti. Argazkia: Athletic Club

Athleticek eta Patri Zugastik (22 urte), Osasuna taldeko golegileak, akordioa lortu dute 2026ko ekainaren 30era arte sinatzeko. Riezuko jokalariak 11 gol egin ditu aurten talde gorritxoarekin Lehen Federazioan.

Zugasti, Nafarroako San Juan, Ardoi, Lagunak eta Mulier klubetan hezia, kontraturik gabe dator, kanpaina handi bat egin ondoren. Iaz ere Osasunan nabarmendu zen, bost gol eta zazpi asistentziarekin, baina aurten jokoa sortzen ere aritu da, eta Ari Bartzelonako jokalariak soilik gainditu du golegileen taulan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X