F Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek San Mamesen hartuko ditu Reala eta Sevilla

Athleticen emakumezkoen taldeak 'Katedralean' izandako azken agerraldia 2021eko irailaren 12an izan zen, 6.000 zale inguru bildu zituen Realaren aurkako partidan.
Athleticen emakumezkoen taldeko jokalariak
Athleticen emakumezkoen taldeko jokalariak. Argazkia: EITB Media

Athleticek baieztatu du emakumezkoen taldeak San Mamesen jokatuko dituela F Ligako Realaren (9. jardunaldia) eta Sevillaren (23. jardunaldia) aurkako partidak, "emakumezkoen futbolaren sustapenari bultzada emateko asmoz".

Bi partiden behin betiko datak eta ordutegiak zehazteke dauden arren, euskal derbia azaroaren 19an eta 20an jokatuko da eta talde andaluziarraren aurkako norgehiagoka datorren urteko martxoaren 25ean edo 26an.

Athleticen emakumezkoen taldeak 'Katedralean' izandako azken agerraldia 2021eko irailaren 12an izan zen, 6.000 zale inguru bildu zituen Realaren aurkako partidan, pandemiako murriztapenekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X