LESIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garazi Murua, bajan datozen asteetan bizkarreko lesio batengatik

Athleticeko kapitainak lunbalgia akutua du, eta zelaietatik urrun mantenduko da F Ligako hurrengo jardunaldietan.
Garazi Murua
Garazi Murua. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Garazi Murua Athleticeko kapitainak ezin izango du Iraia Agirre entrenatzailearen aginduetara egon datozen asteetan hoberantz egiten ari ez den bizkarreko lesio baten ondorioz. Hala eman du jakitera erakunde zuri-gorriak ostegun honetan.

Athleticek plazaratutako osasun txostenaren arabera, "jokalari getxoztarrak lunbalgia akutu lunbarra dauka, disko-protusio bidezko irradiazioarekin".

Nahiz eta erdiko atzelariak denboraldiaurreko lagunartekoetan minutuak izan dituen, jasaten ari den minak zelai gainean % 100ean egotea eragozten dio. Hala, ez zuen parte hartu joan zen asteburuan Lezaman Sporting Huelvari irabazi zioten partidan (3-0).

Horrenbestez, Bilboko klubeko medikuek tratamendu kontserbatzailea aukeratu dute lesioa sendatzeko aukera gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X