Palmaresa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek bere hirugarren Superkopa du jada

Zuri-gorriek 1984-85eko eta 2015-16ko tituluak eskuratu zituzten aurretik. Bartzelonak lortu ditu Superkopa gehien, 13 baititu.
Garaipena ospatzen
Garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek Real Madril gainditu zuen finalerdietan (2-1), eta, igandean, Espainiako Superkopa irabazi du, nor eta Bartzelonar mendean hartuta (2-3).

Zuri-gorriek bi garaikur zituzten. Lehenengoa 1984-85 denboraldian lortu zuten, finala jokatu gabe, aurreko denboraldian Liga eta Kopa irabazi zutelako. Bigarrena, berriz, 2015-16 denboraldian lortu zuen; San Mames futbol-zelaian 4-0 jipoitu zuen Bartzelona, eta Camp Noun 1-1 egin zuten.

Igande honetan, hirugarrena erdietsi dute.

TALDEA TITULUAK 
 TXAPELDUNORDEA 
DENBORALDIA
    
Bartzelona13111983-84, 1991-92, 1992-93, 1994-95, 1996-97, 2005-06, 2006-07, 2009-10, 2010-11, 2011-12, 2013-14, 2016-17 eta 2018-19
    
Real Madril1151988-89, 1989-90, 1990-91, 1993-94, 1997-98, 2001-02, 2003-04, 2008-09, 2012-13, 2017-18 eta 2019-20
    
Deportivo301995-96, 2000-01 eta 2002-03
    
Atletico251985-86 eta 2014-15
    
Athletic Club321984-85, 2015-16 eta 2020-2021
    
Sevilla132007-08
    
Valentzia131999-00
    
Zaragoza122004-05
    
Mallorca111998-99
    
Real Sociedad101982-83
    
Espanyol02-
    
Betis01-

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X