Berdinketa San Mamesen eta puntu bana Athleticentzat eta Atletico Madrilentzat
Athleticek bana (1-1) berdindu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu duen Ligako 28. jardunaldiko partida, COVID-19 koronabirusak eragindako geldialdiaren osteko lehena.
Hamaikagarren segundoan Iñigo Martinezek baloi arriskutsua moztu du Diego Costa Unai Simon atezainaren aurrean bakarrik geratzea eragotzita. Ondoren, Athleticen erantzuna etorri da, aurkariaren atera gerturatzen hasi dira zuri-gorriak, baina abagune argirik sortu gabe. Atletico Madrilek oso aukera argia izan du 12. Minutuan, baina Carrascok area barrutik egin duen jaurtiketa, kanpora joan da oso gutxigatik. Zortzi minutu beranduago, 20.ean, Carrasco izan da berriz protagonista; belgikarra area barruan sartu da, eta jaurtiketa kanpora joan da Yerayrengan jo ostean. Ia jarraian, 22. minutuan, Athleticen lehen abagune argia izan du, baina Williamsen errematea Oblakek gelditu du, talde bizkaitarraren eta Caparen erdiraketa on baten ostean.
Pixkanaka, Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea nagusitzen hasi da, eta abagune bikaina izan du 33. minutuan, nahiz eta Oblak atezainak gola eragotzi duen Yerayren erremateari erantzun paregabea emanda. Geroago, 37. minutuan, Yurik hegaletik erdiratu, eta Muniainek 1-0ekoa sartu du, penalti puntutik egin duen errematea sare barrura bidalita.
Hala ere, pozak ez dio ia ezer iraun Bilboko taldeari, koltxoneroek neurketa berdindu baitute 38. minutuan; Yerayk huts larria egin du, pase bat ematerakoan baloia Marcos Llorenteri oparituta, gero Kokek jaso du, honek pasea eman dio Diego Costari eta brasildarrak banakoa (1-1) egin du, Unai Simon maisuki gaindituta.
Bigarren zatian hobeto zelairatu da Madrilgo taldea. Simeonek zuzentzen dituen mutilek baloiaren jabetza izatea lortu dute, abagunerik sortu gabe. Athletic sufritzen ibili da, baina 58. Minutuan jokaldi ona egin du, Yuri hegaletik area barrura sartu da, baina jaurtiketa kanpora bota du.
Neurketako 60. minututik aurrera Athleticek izan du baloiaren jabetza, nahiz eta bi taldeetako bat ere ez den gai izan gol aukera argiak sortzeko. Abagune gabeko minutu askoren ostean, talde koltxoneroak oso aukera argia izan du 79. minutuan; Unai Simon atezainak Lodiren jaurtiketa desbideratu du, aldaratzea Ariasek jaso du, eta honen jaurtiketari erantzun bikaina eman dio, Atleticoren gola eragotzita.
Azken minutuetan bi taldeak saiatu dira garaipenaren bila jotzen, baina defentsak nagusi izan dira, eta ez dute lehia irabaztea lortu. Amaieran, puntu bana talde bakoitzarentzat.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic Club: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri (Unai Nuñez, 83. min); Dani Garcia, Unai Lopez (Vesga, 63. min); Williams (Kenan Kodro, 91 min), Muniain (De Marcos, 83. min), Cordoba (Sancet, 63. min); eta Raul Garcia.
1 - Atletico Madril: Oblak; Trippier (Arias, 63. min), Savic, Gimenez, Lodi; Koke (Herrera, 78. min), Thomas, Saul, Carrasco (Lemar, 63. min); Marcos Llorente (Correa, 68. min) eta Diego Costa (Morata, 63. min).
Golak: 1-0, 37. min: Muniain. 1-1, 38. min: Diego Costa.
Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez. Txartel horiak atera dizkie Muniain (6. min), Williams (46. min), eta Iñigo Martinez (84. min) Athleticeko jokalariei.
VAReko Epailea: Juan Martinez Munuera.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: “Hiru puntu nola edo hala lortzeko premia dugu"
Ernesto Valverdek ohartarazi du egun Athleticek “lasai egoteko puntuak” falta dituela, eta orain helburua “nola edo hala” irabaztea dela, Europarako txartel ematen duten postuetara begira egon beharrean.
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.