Erreginaren Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Logroño - Athletic Club, finalerdietan

Beste norgehiagoka FC Bartzelona eta Sevillaren artekoa izango da, Konde-hirian. Partidak martxoaren 17an eta 18an jokatuko dira.
Athletic - Tacón. Argazkia: EFE
Athletic - Tacón. Argazkia: EFE

Erreginaren Kopako finalerdietako parekatzeak ezagutzen dira jada. Athletic Club Logroñoren aurka neurtuko da Las Gaunasen eta FC Bartzelonak Sevillaren kontra jokatuko du Konde-hirian.

Ordutegiak ez dira oraindik atera, baina norgehiagokak martxoaren 17an eta 18an jokatuko dira, partida bakarrera. Finala Malagan izango da, maiatzaren 31an La Rosaleda zelaian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X