Athletici garaipenak ihes egin dio luzapenean Celtaren aurka
Athleticek bana berdindu du Celtaren aurka (1-1) San Mamesen, Ligako 30. jardunaldiko partida. Zuri-gorriak aurkaria baino gehiago izan dira, eta hobeto jokatu dute, baina Galiziako taldeak luzapenean sartutako golak lapurtu dio garaipena talde bizkaitarrari.
Celta izan da baloiaren jabe lehen minutuetan, baina Galiziako taldeak ez du abagune argirik sortu. Athletici kosta egin zaio partidan sartzea, baina lehen abagunea zuri-gorriek izan dute; De Marcosek erdiratu eta Williams ez da gutxigatik iritsi errematea egitera. Ia jarraian, 9. minutuan, Williamsek pasea eman dio Raul Garciari eta honen errematea kanpora joan da, oso gutxigatik. Lehen bi abaguneen ostean, Athletic nagusi izan da, eta lehen zatiko azken txanpara arte aukerak sortzea kosta egin zaion arren, talde zuri-gorriak kontrolpean izan du partida. Epaileak ez du Williamsi egindako penaltia adierazi 32. minutuan eta txartel horia atera dio Athleticeko aurrelariari. Bi minutu beranduago, Williamsek berak, kanpora bidali du buruz egin duen errematea. Atsedenaldira iritsi aurretik Raul Garciak izan du gola sartzeko aukera argia, baina jaurtiketa gehiegi gurutzatu du.
Bigarren zatiari ere ondo ekin dio Athleticek. Baloi jabetza izan du Zigandak zuzentzen duen taldeak eta abagune argiak sortzea kosta zaion arren, merezitako gola sartu du 55. minutuan; korner batean, Raul Garciaren erremateak langa jo eta Unai Nuñezek sare barrura bultzatu du baloia (1-0). Bost minutu beranduago, Williamsek jokaldi ona egin du, baina bere paseak ez du errematatzailerik aurkitu. Partidako 66. minutuan, epaileak ez du adierazi Sergi Gomezek Williamsi egin dion penalti bat, eta 68. minutuan Kepa Arrizabalaga atezainak Celtaren gola eragotzi du, Iñigo Martinezek bere aterantz bidali duen baloia desbideratuta. Celtak ezer gutxi egin du erasoan partida osoan zehar, baina gola sartzetik gertu egon da 77. minutuan, zutoina urratuta kanpora joan den Maxi Gomezen erremate baten bitartez. Hurrengo jokaldian Beñatek eduki du abagunea, baina Igorrekoaren jaurtiketa defentsa batek desbideratu du kornerrera. Azken txanpan erasora jo du Celtak eta 91. minutuan neurketa berdindu du Brais Mendezek sartutako gol bati esker (1-1); kale egin dute zuri-gorriek defentsan eta Celtak ez du barkatu. Gainera, 92. minutuan, Kepa Arrizabalagak erantzun bikaina eman dio Hugo Malloren jaurtiketari eta Celtaren garaipena eragotzi du.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Kepa; De Marcos, Unai Núñez, Iñigo Martinez, Balenziaga (Lekue, m.81); Susaeta, Iturraspe, San Jose, Cordoba (Aduriz, m.71); Raul Garcia (Beñat, m.79) eta Williams.
1 - Celta: Sergio Alvarez; Hugo Mallo, Cabral, Sergi Gomez, Jonny; Wass (Pablo Hernandez, m.63), Lobotka, Radoja (Brais Mendez, m.73); Iago Aspas, Lucas Boye (Pione Sisto, m.63) eta Maxi Gomez.
Golak: 1-0, m.55: Unai Nuñez. 1-1, m.91: Brais Mendez.
Epailea: Del Cerro Grande.
Zure interesekoa izan daiteke
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.
Athleticeko Kudeaketa Batzordeak ofizialki deitu ditu hauteskundeak maiatzaren 8rako
Hautagaitzak "formalki eta osorik" aurkezteko epea apirilaren 9an hasi eta hilaren 18an amaituko da.