Europa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laporte deialditik at geratu da APOELen aurkako partidarako

Athleticek ostegunean jokatuko du Europa Ligako final-hamaseirenetako itzulerako partida Nikosian, 19:00etan. Laporte eta Aduriz baja dira neurketa honetarako.
Aymeric Laporte. Argazkia: EFE
Aymeric Laporte APOELen aurkako joaneko partidan. Argazkia: EFE

Athleticek ostegun honetan jokatuko du APOELen aurka Europa Ligako final-hamaseirenetako itzulerako partida. Zuri-gorriek 3-2 irabazi zuten joaneko neurketa. Nikosian jokatuko den norgehiagoka, 19:00etan hasiko da.

Europa Ligako final-zortzirenetara sailkatzea du helburu Athleticek, baina Aymeric Laporteren eta Ariz Adurizen baja garrantzitsuak izango ditu Zipren. Bi jokalariek Valentziaren aurka min hartu zuten.

Hauxe da APOELen aurkako partidarako deialdia: Iraizoz, Boveda, Elustondo, Eraso, San Jose, Beñat, Iturraspe, Muniain, Williams, Susaeta, I.Lekue, X.Etxeita, Mikel Rico, De Marcos, Sabin Merino, Raúl Garcia, Balenziaga, Saborit, Yeray, Villalibre, Unai Simon, Remiro.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X