Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñaki Williams lau edo bost aste izango da bajan

Athleticek jakitera eman duenez, aurrelariak aldebiko zaintiratua du orkatilan.
Iñaki Williams, lesioa jasan zuen jokaldian. Argazkia: EFE.
Iñaki Williams, lesioa jasan zuen jokaldian. Argazkia: EFE.

Iñaki Williams lau edo bost aste izango da bajan Athleticen. Talde zuri-gorriak jakitera eman duenez, aurrelariak aldebiko zaintiratua du orkatilan, euskal derbian lesio bat jasan ostean (0-1 irabazi zuen Realak).

Williamsek 37. minutuan utzi zuen zelaia. Apur bat lehenago, Yurirekin borrokatu zuen arean, baloia lortzeko, eta minduta geratu zen. Jokalari bilbotarrak, beraz, ezin izango du jokatu Athleticeko ondorengo partidetako batzuetan.

Lehenik eta behin, baja izango da ostegunean, Olympique Marseillaren aurkako partidan, eta igandean, Mestallako neurketarako, Valentziaren kontra.

tziaren kontra.

tziaren kontra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X