Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Velasco Carballo, Athletic-Barça finalaren epailea

Velasco Carballok (1971) 2004. urtean egin zuen debuta Lehen Mailan eta 2008. urtean nazioarteko partidak zuzentzen hasi zen.
Alves eta Rico, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Carlos Velasco Carballo madrildarrak egingo ditu epaile-lanak Athleticek eta Bartzelonak hilaren 30ean jokatuko duten Kopako partidan, Camp Noun.

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) astearte honetan eman du erabakiaren berri. Roberto Alonso eta Juan Carlos Yuste izango dira marrazainak eta Carlos Del Cerro Grande eta Raul Cabañero Martinez laugarren eta bosgarren epaileak, hurrenez hurren.

Velasco Carballok (1971) 2004. urtean egin zuen debuta Lehen Mailan eta 2008. urtean nazioarteko partidak zuzentzen hasi zen. FIFAk Brasilgo Munduko Koparako eta 2012ko Kluben arteko Munduko Koparako hautatu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X