Zigor handiegia Athleticentzat (1-0)
Athleticek ez du porrota merezi izan, Cornella-El Prat zelaian Espanyolen aurka jokatutako neurketan. Sergio Gonzalezen taldeak gola egitea lortu du, Iraizozen ate barrura egindako jaurtiketa bakarrean. Sari handiegia kataluniarrentzat, eta zigor handiegia lehoientzat. Espanyolek aurrea hartu dio Athletici sailkapenean.
Lehen ordu erdian ez da gol-aukerarik izan. Athletic, hori bai, nagusi izan da zelaian, eta baloiaren jabetza zuri-gorriena izan da. Baina bilbotarren jokoak ez du sakontasunik ezta errematerik ere izan, eta horrela ezinezkoa da baloiaren jabetzari etekinik ateratzea.
Espanyol, berriz, kontraerasoan saiatu da, baina Gorkarengana hurbildu diren aldi apurretan ez dute kataluniarrek arrisku seriorik sortu lehen 35 minutuetan.
Minutuek aurrera egin ahala, partida orekatu egin da, baina jokoan tentsio falta handia nabarmendu da. Horrelakoetan, golak ezustekoan iristen dira, eta hori gertatu zaio Valverderen taldeari: baloia zelai erdian galdu dute, Victor Alvarezek Sergio Garciari eman dio, eta honek baloia Iraizozen atean sartu du. 1 eta 0, 37. minutuan. Golarena, hiru zutoinen artean egindako jaurtiketa bakarra izan da lehen zati osoan.
Bigarren zatia
Bigarren zatia lehenengoa amaitu bezala hasi da: lehoiak lo, eta Espanyol hobeto baloia jokatzeko orduan.
Taldea 53. minutuan esnatu da, Gurpegik buruz errematatu du Beñatek ateratako kornerra. Errematea gora joan zaio, gutxigatik. Ibai eta Susaeta zelaian sartu ditu Valverdek, Mikel Ricoren eta Guillermoren ordez, eta horrek ere beste bizitasun bat eman dio jokoari.
Aukerak, amaieran
Azken minutuetan, Athleticek erasora jo du, berdinketaren golaren bila. Ibai birritan saiatu da, urruneko erremateen bidez, baina Casilla oso seguru aritu da. Zuri-gorrien gola ez da iritsi.
Aznean, 1 eta 0, Espanyolek aurrea hartu dio Athletici sailkapenean.
Fitxa teknikoa:
1. Espanyol: Casilla; Arbilla, Álvaro, Héctor Moreno, Duarte; Lucas Vázquez (Montañés, 83. min), Abraham (Víctor Sánchez, 68. min), Cañas, Víctor Álvarez; Sergio García eta Stuani (Caicedo, 63. min).
0. Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegi, Laporte, De Marcos; Mikel San José, Mikel Rico (Ibai, 56. min); Williams, Beñat, Viguera eta Guillermo (Susaeta, 56. min).
Gola: 1-0, 37. min: Sergio García.
Sergio García.Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: “Hiru puntu nola edo hala lortzeko premia dugu"
Ernesto Valverdek ohartarazi du egun Athleticek “lasai egoteko puntuak” falta dituela, eta orain helburua “nola edo hala” irabaztea dela, Europarako txartel ematen duten postuetara begira egon beharrean.
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.