Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iturraspek Bayern eta bere etete-klausulari buruz hitz egin du

Dena den, une honetan, buruan Napoliren aurkako partida baino ez duela aitortu du jokalari zuri-gorriak.
MAM-eko argazkia: iturraspe-eitb_

Athleticek garrantzi handiko neurketa jokatuko du asteazken honetan, Napoliren aurka San Mamesen. Zuri-gorriek Txapeldunen Ligarako txartela izango dute jokoan. Valverderen taldea San Mamesen entrenatu da gaur, eta ondoren Ander Iturraspe mintzatu da hedabideen aurrean.

"Neurketa joanekoaren antzekoa izango da. Napolik gola sartu beharra dauka, baina nire ustez euren jokoa berdina izango da. Kontraerasoan ondo moldatzen dira eta horrekin sortuko dute arrisku gehien”, esan du.

"San Mames izugarri dago. Oso polita geratu da eta asteazkenean betetzea nahi dugu. Behar den moduan estreinatzeko irrikitan gaude. Berdegunea, gainera, oso ondo dago", gaineratu du itxaropentsu.

Bayern Munichen ustezko interesari buruz galdetu diotenean honakoa esan du: "Diru asko da, beraz ez dut uste ordainduko dutenik (etete-klausula)". Dena den, une honetan, buruan Napoliren aurkako partida baino ez duela aitortu du.

"Egun hauetan mugimendu asko egongo dira, eta zurrumurruak ugariak izango dira, baina orain kanporaketa gainditzea da nire lehentasuna", esan du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X