Athleticek emaitza on bat lortu nahi du Betisen aurka
Athleticek Betis izango du aurkari asteazken honetan Benito Villamarinen Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Talde zuri-gorriak emaitza on bat lortu nahi du Sevillan, datorren astean San Mamesen jokatuko den itzulerako partidan erosoago egoteko.
Euskal derbian porrota jasotzetik dator talde zuri-gorria, baina orain Kopako partida da jokatu behar dena, eta Ligan egindakoak ez du balio. Athleticek 2005ean Kopako finalerdiak jokatu zituen Betisen aurka, eta talde andaluziarra nagusitu zen penaltien txandan. Ernesto Valverdek zuzentzen zuen Athletic garai hartan eta zuri-gorriak kanporaketan nagusi izan ziren arren, ez ziren gola sartzeko gai izan, eta penaltien txandan finalerako txartelik gabe geratu ziren. Betis izan zen finalera sailkatu zena, eta andaluziarrak Kopako txapeldun izendatu ziren Osasunari finala irabazi ostean.
Badirudi Ernesto Valverdek ez duela aldaketa handirik egingo hamaikakoan. Iago Herrerin atepean egongo dela dirudi. Badirudi Valverdek Herrerini utziko diola Kopa jokatzen. Toquero hasierako hamaikakoan egon daiteke Adurizen ordez. Derbian Adurizek jokatu zuen hasieratik eta baliteke Betisen aurka Toquero aurrelari titularra izatea. Bestalde, Beñat Etxebarria bere zelaia izan zenera itzuliko da Athleticekin. Ustez, Valverdek ez dio hasieratik jokatzeko aukera emango, nahiz eta jokatu duenean taldeari asko lagundu eta puntuak eman dizkion. ‘Txingurri’k ez du aldaketa askorik egin orain arte hamaikakoetan, baina orain partida asko jokatu behar dite taldeak eta ikusi beharko da Valverdek nola kudeatzen duen taldea denboraldi amaieran fisikoki behera egin ez dezan.
Betisek ez dio Kopari uko egingo nahiz eta Ligan oso gaizki ari diren. Ligako egoera txarra ahazteko balioko dion garaipena lortu nahi du talde andaluziarrak. Matilla, Juan Carlos eta Paulao baja izango dira gripeak jota badaude. Xabi Torres eta Pesquis luzerako min hartuta daude. Nosa eta Braian Angulo sendatze prozesuan daude oraindik eta Vadillo sendatuta dagoen arren, ez du taldekideen erritmo berean entrenatu.
Ustezko hamaikakoak:
Real Betis: Sara; Chica, Jordi Figueras, Amaya, Nacho; Lolo Reyes, Nono, Salva Sevilla, Ruben Castro, Verdu, Jorge Molina.
Athletic Club: Herrerin; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Herrera; Susaeta, Toquero, Muniain.
Epailea: Alfonso J. Alvarez Izquierdo.
Zelaia: Benito Villamarin.
Ordua: 20.00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: “Hiru puntu nola edo hala lortzeko premia dugu"
Ernesto Valverdek ohartarazi du egun Athleticek “lasai egoteko puntuak” falta dituela, eta orain helburua “nola edo hala” irabaztea dela, Europarako txartel ematen duten postuetara begira egon beharrean.
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.