Athletic astelehenean abiatuko da Bukaresterantz
Athletic amaitzaren 7an, astelehenean, abiatuko da Loiutik Bukarestera. Errumaniako hiriburuan jokatuko dute UEFA Europa Leagueko finala Atletico Madrilen aurka.
Asteartean, maiatzaren 8an, prentsaurreko ofiziala emango dute Marcelo Bielsa entrenatzaileak (19:45ean) eta jokalari batek. 20:30ean Athleticek entrenamendua egingo du finala jokatuko den National Arenan.
Maitzaren 9an, asteazkenean partida eguna izango da. Atletico Madril eta Athletic aurrez aurre. Talde zuri-gorria maiatzaren 10ean, ostegunean, iritsiko da Bilbora, baina oraindik ez dago hegaldiaren ordua konfirmatuta.
Athleticen bidaia plana:
Maiatzak 7, astelehena
Bilbo-Bukarest CRL-846 txarter hegaldia, irteera 15,45ean eta helduera 20:10ean. Hegazkina
(Jumbo-747 bat izango da, bi pisukoa, Corsair frantziar konpainiarena0, 580 jesarlekurekin).
Maiatzak 8, asteartea
Prentsaurreko ofiziala 19:45ean: Marcelo Bielsa eta jokalari bat National Arenako prentsa aretoan.
Lan saio ofiziala 20:30ean National Arena. Irekita lehen 15 minutuak hedabideentzat.
Maiatzak 9, asteazkena
Partida Atletico Madril-Athletic Club, 21:45ean, National Arenan.
Maiatzak 10, osteguna
Itzulera Bukarest-Bilbo CRL-849 txarter hegaldian, ordutegia zehazteke dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: “Hiru puntu nola edo hala lortzeko premia dugu"
Ernesto Valverdek ohartarazi du egun Athleticek “lasai egoteko puntuak” falta dituela, eta orain helburua “nola edo hala” irabaztea dela, Europarako txartel ematen duten postuetara begira egon beharrean.
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.