Europa League
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek Schalke 04 izango du aurkari final-laurdenetan

Alemaniako taldeari irabazi ezkero talde zuri-gorriak Metalist-Sporting de Lisboa kanporaketako irabazlea izango luke aurkari. Final-laurdenetako eta finalerdietako itzuliko partidak San Mamesen dira.
18:00 - 20:00
Schalke 04 eta Athletic Club taldeen izenak atera dituzten unea

Athleticek Alemaniako Schalke 04 izango du aurkari Europa Leagueko final-laurdenetan, futbol erakustaldia emanda Manchester United final-zortzirenetan kanporatu ostean.

Alemaniako Schalke 04 Athleticen aurkaria izango da final-laurdenetan, gaur Nyonen (Suitza), UEFAko egoitzan, egindako zozketak erabaki duenez. Joaneko partida Gelsenkirchenen (Alemania) jokatuko da eta itzulikoa San Mamesen.

Bestalde, Holandako AZ Alkmaar eta Alemaniako Hannover izango dira Valentzia eta Atletico Madrilen aurkariak, hurrenez hurren.

Valentzia eta Atletico Madril elkar ikusiko dira finalerdietan, final-laurdenetako kanporaketak gainditzen baldin badituzte. Athleticek, ostera, Sporting Lisboa-Metalist Kharkiv kanporaketako irabazlea hartuko luke.

- Final-laurdenetako kanporaketak (martxoak 29 /apirilak 5):

1. AZ Alkmaar (HOL) - Valentzia (ESP)

2. Schalke 04 (ALE) - Athletic (ESP)

3. Sporting Lisboa (POR) - Metalist Kharkiv (UKR)

4. Atletico Madril (ESP) - Hannover 98 (ALE)

- Finalerdietako kanporaketak (Apirilak 19/26):

1. Irabazlea 4 - Irabazlea 1

2. Irabazlea 3 - Irabazlea 2

- Finala (Bukaresteko National Arena, maiatzak 9):

1 finalerdiko irabazlea - 2 finalerdiko irabazlea

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X