Athletic Club-FC Bartzelona
Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Mames: Lehen aldiz sarrera batek ehun euroko prezioa gaindituko du

Athletic Club-FC Bartzelona partidan gertatuko da, Ligako bosgarren jardunaldian. Bazkide ez direnentzako sarrerek 55 eta 110 euro arteko salneurria izango dute.
Argazkia: EFE

Athletic Club-FC Bartzelona partida BBVA Ligako bosgarren jardunaldian jokatuko da eta Klubeko Egun Erdia izendatu du talde zuri-gorriak. Iraileko 25-26ko asteburuan jokatuko da partida.

Denboraldi honetako lehen Klubeko Egun Erdia izango da. Bazkide direnetzako sarreren prezioa 20 eta 35 euro artekoa izango da eta bazkide ez direnentzako salneurriak 55 eta 110 euro artekoak izango dira.

Salneurriak publiko eta bazkideentzako honako hauek izango dira:

Bazkideak

HARMAILA NAGUSIA: 35 euro.

GAINERAKO HARMAILAK: 30 euro.

EKIALDE ETA ALBOKO AURREALDEAK: 25 euro.

IPAR ETA HEGO AURREALDEAK: 20 euro.

Publikoa

HARMAILA NAGUSIA: 110 euro.

GAINERAKO HARMAILAK: 100 euro.

EKIALDE ETA ALBOKO AURREALDEAK: 70 euro.

IPAR ETA HEGO AURREALDEAK: 55 euro.

UMEAK: 20 euro.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X