Alaves
2025/08/30 - 21:30
Alavesek berdindu egin du galtzen hasitako partida (1-1)
Atletico berehala aurreratu da markagailuan, baina talde babazorroak partida ona jokatu du eta laster erantzun dio, Carlos Vicentek penaltiz gola sartuta. Neurketaren amaieran, berriz, asko sufritu du emaitzari eusteko.
2025/08/29 - 17:34
Alavesek Denis Suarez fitxatu du 2027ra arte
Erdilari galiziarra Gasteizen da jada, eta 2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du.
2025/08/28 - 18:03
Coudet: ''Arrisku egoera gehiago sortu nahi nituzke''
Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako 3. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/08/27 - 16:44
Jon Pacheco: ''Alavesek ni hona etortzeko interes handia erakutsi du; dena positiboa izan da hasieratik''
Jon Pachecok Alavesen jokatuko du 2025/26 denboraldian, Realak utzita. Klubak jokalaria aurkeztu du gaur, asteazkena, Mendizorrotzan.
2025/08/25 - 16:00
Lucas Boyé, aurkezpenean: ''Ez da lesio larria, espero dut lehenbailehen entrenatzen egotea''
Argentinarrak lau urterako kontratua sinatu du Alavesekin, eta talde babazorroak "ilusio handiarekin" datorrela azpimarratu du. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2025/08/23 - 02:19
Carlos Vicente: ''Gauzak zuzendu behar ditugu''
Carlos Vicente Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako bigarren jardunaldian Betisen aurka jasandako porrota (1-0) azertu du.
2025/08/23 - 01:34
Alavesek porrot egin du Betisen aurka (1-0)
Lo Celsok lehen zatian sartutako golak garaipena lortzeko balio izan dio Sevillako taldeari, area barruan asmatzea falta izan zaion Alavesen aurka.
2025/08/22 - 16:26
Alavesek Lucas Boye aurrelari argentinarra fitxatu du
Boye Granadatik iritsi da, eta 2029ra arteko kontratua sinatu du klub babazorroarekin.
2025/08/21 - 22:32
Coudet: ''Gure asmoa partida bakoitzean protagonista izatea da''
Eduardo 'Chacho' Coudet Alaveseko entrenatzaile argentinarrak EA Sports Ligako 2. jardunaldian Betisen aurka jokatuko duen partidaren atarian hitz egin du.
2025/08/19 - 15:10
Pablo Ibañez, Alaves: ''Mendin hasierako hamaikakoak debuta egitea eta irabaztea izugarria izan zen''
Pablo Ibañez Alaveseko jokalariak talde babazorroarekin egindako debutaz hitz egin du gaur hedabideen aurrean. Denboraldia irabazten hastearen garrantzia azpimarratu du.
2025/08/17 - 03:12
Tenaglia: ''Ez dakit zer daukadan baloiak beti erortzen zaizkidala''
Nahuel Tenagliak garaipenaren gola eman dio Alavesi Levanteren aurka (2-1) EA Sports Ligako 1. jardunaldian. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2025/08/17 - 01:40
Alavesek Levante garaituz eman dio hasiera denboraldiari (2-1)
Toni Martinezek estreinatu du markagailua babazorroentzat eta Tenagliak sartu du garaipenaren gola luzapenean.
2025/08/14 - 20:33
Coudet: ''Erritmo apur bat faltako zaigu, baina ondo helduko gara lehen partidara''
Eduardo Coudet Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Levanteren aurka abuztuaren 16an Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako lehenengo jardunaldiko neurketari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/08/13 - 19:29
Alavesek Albarracin fitxatu du bigarren taldean jokatzeko, baina lehen taldearen dinamikan ibiliko da
Gustavo Albarracinek lau denboraldirako kontratua sinatu du Gasteizko Klubarekin. Erdilaria Argentinako Talleres taldetik iritsi da Alavesera.
2025/08/12 - 14:26
Guridi: ''Nire 4. denboraldia da Alavesen, ondo sentitzen naiz, eta nire maila onena emateko gogoekin nago''
EITB Mediak Jon Guridi Alaveseko jokalaria elkarrizketatu du, talde babazorroak EA Sports Ligari ekiteko egun gutxi falta direnean. Taldea nola ikusten duen, eta bera nola aurkitzen den azaldu digu. Denboraldi honetarako helburuak ere izan ditu mintzagai.
2025/08/11 - 18:48
EA Sports Ligako 1. jardunaldiko Alaves-Levante partida abuztuaren 16ko 21:30ean jokatuko da
Neurketa datorren larunbateko 17:00etan jokatzea zegoen aurreikusita, baina 21:30era atzeratu dute abuztuaren 16an Gasteizen bero handia egingo duela espero baita.
2025/08/09 - 15:59
Villalibrek utzita jokatuko du Racingen
Villalibre 2024-25 denboraldian itzuli zen Gasteizera, fitxatuta, eta 18 partida jokatu zituen eta gol bat sartu.
2025/08/09 - 13:50
Victor Paradak 2029ra arte berritu du Alavesekin
2024-2025 denboraldian, Parada Mirandesera joan zen utzita. Bertan 34 partida jokatu zituen, eta EA Sports Ligara igotzeko play-offetako finalera iritsi zen.
2025/08/08 - 16:54
Marianok bere mailarik onena eman nahi du Alavesen
Urtebete talderik gabe eman ostean, denboraldiaurrerako iritsi zen Mariano Alavesera. Alde biak pozik dira aste hauetan emandako mailarekin, eta bi urterako sinatu du kontratua talde babazorroarekin.
2025/08/07 - 20:49
Mariano Diaz: ''Dena emango dut Alavesen, baloi guztiak borrokatuko ditut''
Alavesek Mariano Diaz fitxatu du datozen bi denboraldietarako. Aurrelaria talderik gabe egon da, eta Alavesek gizonezkoen lehen taldearekin entrenatzeko aukera eman zion. aste batzuk pasata, kluba eta jokalaria akordiora iritsi dira, eta Marianok Gasteizko taldean jokatuko du.