Alaves
2025/02/22 - 18:12
Coudet: ''Klubak har dezakeen edozein erabaki ulergarria da niretzat''
Eduardo "Chacho" Coudet Alaveseko entrenatzaileak EA Sports Ligako 25. jardunaldian Espanyolen aurka 0-1 galdu ostean hitz egin du. "Sentsazio txarra" duela onartu, eta bere kargua klubaren esku utzi du.
2025/02/22 - 17:10
Espanyolek gehiago hondoratu du Alaves (0-1)
Gasteizko taldea aurkaria baino hobea izan da, eta ez dute partida galtzea merezi izan. Alabaina, neurketaren hondarrean, defentsa lanetan huts egin dute, eta Calerok gola sartu du, Espanyoli garaipena emateko.
2025/02/20 - 12:54
Coudet: ''Etxean indartsuak izaten hasi behar dugu''
Eduardo Coudet Alavesen entrenatzaileak LaLigako 25. jardunaldian Espanyolen kontra, Mendizorrotzan, jokatuko duten partidaz hitz egin du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/02/19 - 20:31
Carles Aleña, Alaves-Espanyol partidaz: ''Final bat balitz bezala ari gara prestatzen''
"Zaleen laguntzaz, hau aurrera aterako dugu", adierazi du Alaveseko jokalariak, Gasteizko taldeak larunbatean Espanyolen aurka jokatuko duen neurketa hizpide. Erdilariak nabarmendu du, prentsaurrekoan, konfiantza duela taldekideengan.
2025/02/15 - 19:25
Alavesek puntu bat eskuratu du erotzeko moduko partida batean, Butarquen (3-3)
Leganes bi aldiz jarri da aurretik markagailuan, polemika eragin duten bi penaltirekin. Alavesek emaitza iraultzea lortu du bigarren zatian, baina neurketaren azken txanpan Munirrek berdinketaren gola sartu du.
2025/02/15 - 17:52
Jordan: ''Gutxiago irits daitezen lortu behar dugu, eta arean gutxiago defendatu''
Joan Jordan Alaveseko jokalaria EA Sports Ligako 24. jardunaldian Leganesen aurka lortutako berdinketaz aritu da (3-3). Bi gol sartu arren, ez dagoela pozik aitortu du: "Irabazi egin nahi nuen". (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/02/14 - 13:37
Coudet, Luis Garcia Plazaren aldeko oihuei buruz: ''Pixka bat arraroa da, eta ez da gure egoerarako onena''
Alaves jaitsierako postuetan dagoen arren, 'Chacho' Coudet konbentzituta dago taldeak egoerari buelta emango diola hurrengo jardunaldietan. Halaber, azkeneko neurketan Luis Garcia Plazaren alde Mendizorrotzan izandako oihuak izan ditu hizpide entrenatzaile argentinarrak.
2025/02/09 - 17:56
Coudet: ''Aukera oso argiak barkatzen jarraitzen dugu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Alavesek 0-1 galdu Getaferen kontra Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partidan.
2025/02/09 - 17:06
Alavesek jaitsiera postuetan jarraitzen du Getaferen aurka galdu ostean (0-1)
Atsedenaldira iritsi aurretik Arambarrik penaltiz sartutako golak abantaila eman dio Bordalasen taldeari Mendizorrotzan. Alavesek ahalegin guztiak egin ditu, baina ezin izan du Soriaren atea zulatu.
2025/02/07 - 16:17
Alavesek Carles Aleña aurkeztu du
Carles Aleña denboraldia amaitu arte arituko da Alavesen, Getafek utzita. Alabaina, jokalari katalanak ezingo du igandean Bordalasen taldearen aurka jokatu, beldurraren klausula dela eta.
2025/02/06 - 14:19
Pau Cabanes: ''Badakit hona etortzeak hazten jarraitzen lagunduko didala''
Alavesek Pau Cabanes aurkeztu du ostegun honetan, babazorroekin jokatuko baitu, Vila-realek utzita. Hobetzen segi nahi duela azpimarratu du, aukera onena Alaves dela azaltzeaz gain.
2025/02/05 - 13:59
Alavesen ziur daude neguko merkatuan ekarritako jokalariek asko lagunduko diotela taldeari
Sergio Fernandez Alavesen kirol zuzendariak neguko merkatuan taldera etorritako Aleña, Cabanes eta Garces jokalariei buruz hitz egin du. Horrez gain, klubetik irten diren Stoichkov, Sannadi, Romero eta Rebbach futbolariak ere izan ditu mintzagai. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/04 - 13:07
Conechnyk alta jaso du, Bartzelonan 24 ordu baino gehiago ospitaleratuta egon ostean
Tomas Conechny Alaveseko jokalaria Bartzelonako ospitale batera eraman zuten, otsailaren 2an, Barçaren aurkako EA Sports Ligako partidan Gavirekin talka egin eta buruan kolpe gogorra jasota. Burezurrean izandako traumatismoak haustura eragin dio burezurraren aurrealdean.
2025/02/03 - 20:04
Aleñak Alavesen jokatuko du, utzita, 2024-25 denboraldiko amaierara arte
Erdilaria, 27 urtekoa bera, Getafetik iritsi da Gasteizko klubera; Madrilgo talde horretan aritu aurretik, Bartzelonan eta Betisen ere jokatu zuen, Lehen Mailan.
2025/02/02 - 23:41
Conechny Bartzelonako ospitale batera eraman dute, buruan kolpe gogorra jasota
Argentinarra lurrera erori da Gavirekin batera, partidako 8. minutuan bi jokalariek buruz talka eginda.
2025/02/02 - 17:21
Guevara: ''Ez dugu aurpegia galdu azkenera arte''
Ander Guevara Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 22. jardunaldian Bartzelonaren aurka jasandako porrotaz hitz egin du (1-0). Taldea lehiakor aritu dela nabarmendu du, eta partida txukuna egin dutela.
2025/02/02 - 17:14
Alaves jaitsiera postuetan, Bartzelonaren aurka porrota jaso eta gero (1-0)
Talde babazorroa jaitsiera postuetan sartu da, 21 punturekin. Arabako taldeak lehen zati ona egin du, baina, bigarrenean, Robert Lewandowskik egin du partidako gol bakarra, 61. minutuan.
2025/01/31 - 17:03
Pau Cabanesek Alavesen erasoa indartuko du
19 urteko jokalaria Vila-realen beheko mailetan hezi da, eta bertan egin du bere ibilbidea lehen taldearekin debuta egin arte, Marcelino Garcia Toralen aginduetara.
2025/01/30 - 16:03
Ander Guevara: ''Partida ona egin eta hiru puntuak ekartzen saiatuko gara''
Alavesek Bartzelonari egingo dio bisita datorren igandean, LaLiga EA Sportseko 22. jardunaldian. Ander Guevarak partida nola ikusten duen azaldu du.
2025/01/28 - 01:08
Alavesek berdinketarekin konformatu behar izan du, lehen zatian ondo bideratuta zirudien neurketan (1-1)
Kike Garcia, penaltiz, eta Pablo Duran, bigarren zatian, izan dira golegileak aukera argi gutxiko partidan.