Alavesek urrezko hiru puntu eskuratu ditu Mallorcaren aurka (2-1)
Gloriosoak balio handiko garaipena lortu du Mallorca mendean hartuta. Talde babazorroa suspertu egin da bigarren zatian Toni Martinezi esker, markagailuari buelta eman dion binakoa egin baitu murtziarrak.
Alavesek 2-1 irabazi du Mallorcaren aurka larunbat honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partida. Sanchez Floresen taldeak balio handiko garaipena lortu du Mallorca mendean hartuta. Izan ere, talde babazorroak bigarren zatian norgehiagoka irauli egin du, Toni Martinezek egindako bi golei esker.
Partida gaizki hasi da etxeko taldearentzat. Hiru minutu eskas igaro baitira Lucas Boyek min hartu eta zelaia utzi behar izan duenean, eta haren ordez Ibrahim Diabate sartu da.
Lehen minutuetan, bi taldeak zelai erdian neurtu dira, erritmoa eta alternatibak izan dituen neurketan. Hasieratik nabari izan da jokoan asko zegoela.
Mallorcak ondo aprobetxatu du 17. minutuan egin duen lehen etorrera arriskutsua. Jan Virgilik gol bikaina sartu baitu, Pablo Torrek Samu Costari baloia filtratu, eta Samuk Virgilirentzat ireki ostean. Azken horrek ez du barkatu, eta baloia Siveraren ate barrura bidali du (0-1).
Golaren ostean, Alavesek aurrerapausoa eman du, erasoan presentzia handiagoa izateko, baina talde bisitariak kontrolpean izan du partida. Horrela, 29. minutuan, Leo Romanek banakoa eragotzi du, Nahuel Tenagliak txilenaz egindako jaurtiketa geldituta.
Bigarren zatian, talde babazorroak anbizio handiagoko jarrera erakutsi du. Presio handiarekin eta berdinketa lortzeko asmo argiarekin, Alavesek neurketa orekatzea lortu du 10. minutuan.
Toni Martinez izan da protagonista: Alavesen aldeko korner batean, Martinezek defentsari aurrea hartuta, buruz errematatu du baloia sare barrura bidaltzeko (1-1).
Angel Perezen elektrizitateak, bestalde, arazoak sortu dizkio baloirik gabe deseroso ez zegoen Mallorcari.
Zaragozako muturrekoak Toni Martinez aurkitu du enegarren aldiz, eta Murtziako aurrelariak markagailua irauli du bere bigarren golarekin 69. minutuan(2-1).
Mallorca berdinketaren bila joan da, eta Manu Morlanesek gertu izan du. Baina behin eta berriz saiatu den arren, Demichelisen mutilek ez dute ideia argirik izan azken metroetan, eta garaipen garrantzitsua Mendizorrotzan geratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Angel Perez: “Mentalki, hiru puntu baino gehiago ematen dituen garaipena da”
Angel Perez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, talde gasteiztarra EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan Mallorcari 2-1 gailendu ostean.. Lortutako hiru puntuei esker, arabarrak jaitsiera postuetatik atera dira. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Sanchez Flores: “Jokalari bat gehiago dugu, harmaila"
Alavesek larunbat honetan Mendizorrotzan jokatuko du Mallorcaren aurka, mailari eusteko lehia zuzenean. Quique Sanchez Floresek tentsioa baretu nahi izan du, taldearen esperientzian konfiantza jarriz, eta harmaila “jokalari bat gehiago” dela azpimarratuz.
Tenaglia: “Aukera asko izan genituen, huts egin genuen eta ez ziguten barkatu”
Alavesek 2-1 galdu du Real Madrilen aurka. Nahuel Tenagliak onartu duenez, "metro bat utzi diete Viniciusi eta Mbapperi, eta haiek ez dute barkatzen", baina badaki ondo jokatu dutela, "futbol ona egin genuen".
Mbappek eta Viniciusek saririk gabe utzi dute Alaves, Bernabeun ondo lehiatu arren (2-1)
Quique Sanchez Floresen mutilek behin baino gehiagotan izan dute partidan sartzeko aukera, baina ez dute ate aurrean asmatu. Toni Martinezek luzapenean sartutako gol polit batek gatz pixka bat jarri du, baina berandu zen ordurako.
Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"
Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatzeko eta aurkari ona izateko asmoa dugu”
Quique Sanchez Flores Alavesen entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Realaren aurkako derbiari buruz hitz egiteko. Aurkariaren kalitatea azpimarratu du, eta adierazi du ahalik eta ondoen lehiatzeko gogoz jardungo dutela. (Adierazpenak, gaztelaniaz).
Angel Perez, Realaren aurkako derbiari buruz: “Badakigu ez dela batere erraza izango, baina hiru puntuak nahi ditugu”
Angel Perez Alavesen jokalariak prentsaurrekoa eman du babazorroek asteburu honetan Realaren aurka jokatuko duten derbiari buruz hitz egiteko.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.