Alaves Kopatik at geratu da Bartzelonaren aurka galduta (1-6)
Alavesek ezin izan du Bartzelona gainditu igande honetan Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partidan, eta 1-6 galdu du.
Kataluniako taldeak berehala lortu du baloiaren kontrola, eta babazorroak bere areatik gertu jarri dira, talde golegileenetako bati oztopoak jartzeko.
Fuente atezainak bi esku-hartze on egin ditu bere taldea salbatzeko, baina ezin izan dio ezer egin Nazarethen jaurtiketa gurutzatuaren aurrean. Hark ireki du markagailua, taldeko jokaldi on baten ostean (0-1).
Handik gutxira, Sobronek partida berdintzeko aukera izan du, baina ezin izan du aprobetxatu. Schertenleib izan da aprobetxatu duena; defentsatik ihes egin eta erraz gainditu du Fuente (0-2).
Atsedenaldira iritsi orduko, Alavesek aldea murriztu ahal izan du kontraeraso batean, Sobron atezainaren aurrean bakarrik utziz itxaropenari eusteko (1-2).
Bigarren zatiak Bartzelonaren bakarrizketa izaten jarraitu du, eta berehala sartu du berriro gola. Txuri-urdinen defentsak lehen jaurtiketa lerro beretik urrundu duen arren, Grahamek baloia sare barrura bidali du azkenean (1-3) .
Euskal taldea erreakzionatzen saiatu da, baina ezer gutxi egin ahal izan du partidan nagusi izan den aurkari baten aurka. Gainera, Putellasen erdiraketa baten ostean, Izalek 1-4koa sartu du bere atean.
Azken minutuetan, kanporaketa erabakita zegoela, Serrajordik 1-5ekoa sartu du eta Grahamek 1-6koa.
Zure interesekoa izan daiteke
Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"
Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.
Ander Guevara: “Alavesekin 100 partida betetzea gauza inportantea da niretzat"
28 urteko gasteiztarrak 100. partida jokatu zuen Arabako taldearekin aurreko asteburuan, Osasunaren aurkako derbian. Asteburu honetarako beste erronka bat dauka: Alavesek Realaren aurka jokatuko duen derbia irabaztea.
Sanchez Flores: “Ondo lehiatzeko eta aurkari ona izateko asmoa dugu”
Quique Sanchez Flores Alavesen entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Realaren aurkako derbiari buruz hitz egiteko. Aurkariaren kalitatea azpimarratu du, eta adierazi du ahalik eta ondoen lehiatzeko gogoz jardungo dutela. (Adierazpenak, gaztelaniaz).
Angel Perez, Realaren aurkako derbiari buruz: “Badakigu ez dela batere erraza izango, baina hiru puntuak nahi ditugu”
Angel Perez Alavesen jokalariak prentsaurrekoa eman du babazorroek asteburu honetan Realaren aurka jokatuko duten derbiari buruz hitz egiteko.
Toni Martinez: “Atzetik hasten zarenean partida bikoitza da"
Toni Martinez Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Osasunaren aurka 2-2 berdindu ondoren.
Elene Errasti: “Egun berezia da, inoiz ahaztuko ez duguna"
Gloriosas Alaveseko jokalariak maila gorenera igo ostean hitz egin du.
Alaves Gloriosas lehen mailara igo da!
Europaren aurkako garaipenari eta Valentziarekiko puntu aldeari esker, Gasteizko taldeak igoera zuzena ziurtatu du.
Sanchez Flores: “Partida bakoitza irabaztera irten beste aukerarik ez dugu ikusten"
Quique Sanchez Flores Alaveseko entrenatzaileak "finala" balitz bezala hartu du igandean Osasunaren aurka jokatuko duten derbia. Geldialdiak Alavesi taktika lantzeko aukera eman diola azpimarratu du, partida horri begira baikor agertu da, eta "arima osoa" eta "energia guztia" jarriko dutela esan du.
Pablo Ibañez, igandeko Alaves-Osasuna derbiaz: “Partida oso berezia izango da niretzat”
Kirol ibilbide osoa Osasunan eman eta gero, Alaveseko erdilariak taldekide ohiak izango ditu aurkari Mendizorrotzan. Derbian, Gasteizko taldea saiatuko da islatzen Sanchez Flores entrenatzaileak jokalariei adierazi diena.
Andrea Esteban: “Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"
Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.