Deportivo Alaves
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Futbolean urtebetez jokatu gabe zigortu du FIFAk Facundo Garces

Agiriak faltsutzea egotzi die FIFAk Malaysiako Futbol Federazioari eta herrialde horretako selekzioko zazpi jokalariri, tartean Alaveseko defentsari.
Facundo Garces, Alavesek fitxatu zuenean. Artxiboko argazkia: Deportivo Alaves
Facundo Garces, Alavesek fitxatu zuenean. Artxiboko argazkia: Deportivo Alaves

FIFAren Diziplina Batzordeak 12 hilabetez futbolari lotutako edozein jardueratan aritzeko aukera debekatu dio Facundo Garces Alaveseko jokalariari, dokumentuak faltsutzea egotzita.

Garces jatorri argentinarra duen futbolari malaysiarra da, eta FIFAk gaur jakinarazitako ebazpenaren arabera, Malaysiako Futbol Federazioak zazpi futbolariren dokumentuak faltsutu zituen, tartean Alaveseko jokalariarena, 2027an Saudi Arabian jokatuko den Asiako Kopara sailkatzeko kanporaketetan parte hartu ahal izan zezaten.

Jokalariei urtebetez futbolean jokatzeko debekua ezartzeaz gain, Malaysiako Futbol Federazioak 375.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta jokalari bakoitzak 2.140 euro ordaindu beharko ditu bere poltsikotik.

Ekainaren 10ean, Malaysiako selekzioak Vietnamen aurka jokatu zuen Asiako Kopara sailkatzeko aurre-kanporaketako hirugarren partida, eta norgehiagoka horren ostean, FIFAk salaketa bat jaso zuen, Malaysiarekin aritu ziren hainbat futbolariren agiriak legezkoak ziren zalantzan jarrita.  

Orduan abiatutako ikerketaren ondotik iritsi dira gaur iragarritako zigorrak.

Horrez gain, FIFAk Futboleko Auzitegiaren esku utzi du auzia. Malaysiako Federazioak eta zazpi jokalariek dagoeneko badute zigorraren berri, eta hamar eguneko epea dute helegitea aurkezteko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Andrea Esteban
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andrea Esteban: "Asteburu honetan taldea maila gorenera itzuliko dela ziurtatzea espero dut"

Igandean egun handia izan daiteke Gasteizen Alaves Gloriosasentzat, Arabako taldeak F Ligara igotzea lortu dezakeelako. Lau jardunaldiren faltan bigarren dago sailkapenean, Bartzelonaren bigarren taldearen atzetik, eta 9 puntura du hirugarren sailkatua, Valentzia. Hain zuen, Valentziak Bartzelona B liderraren zelaian jokatuko du; beraz, Valentziak galdu edo berdintzen badu eta Alavesek Cacereño mendean hartzen badu, babazorroak maila gorenean arituko dira datorren denboraldian.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X