Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek Albarracin fitxatu du bigarren taldean jokatzeko, baina lehen taldearen dinamikan ibiliko da

Gustavo Albarracinek lau denboraldirako kontratua sinatu du Gasteizko Klubarekin. Erdilaria Argentinako Talleres taldetik iritsi da Alavesera.
Gustavo Hidalgo Albarracin
Gustavo Hidalgo Albarracin. Argazkia: @Alaves

Alavesek Gustavo Albarracin fitxatu du bigarren talderako, baina lehen taldearen dinamikan egongo da. Erdilariak datozen lau denboraldietarako kontratua sinatu du Gasteizko klubarekin.

Gustavo Hidalgo Albarracin (Las Varillas, Kordoba, Argentina, 2006/04/28) Santosen eta Villa Mariako Amerikaren harrobietan hazi zen, 2016ko urrian Talleresen harrobira joan aurretik. 2023an sinatu zuen bere lehen kontratu profesionala Kordobako klubarekin, eta 2024ko ekainean egin zuen debuta Argentinako Lehen Mailan, eta estreinaldiko partidan gola sartu zuen. Erdilaria behin baino gehiagotan jokatu du Argentinako 17 eta 20 urtez azpiko selekzioekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X