Osasun-agiria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siverak ezker eskuko atzamar bat hautsi du

Alavesek Valentziaren aurka Mestallan jokatu duen partidan lesionatu da atezain babazorroa, Hugo Durok eskuan ostikoa emanda.
Antonio Sivera, Valentziaren aurkako partidan. Argazkia: @Alaves
Antonio Sivera, Valentziaren aurkako partidan. Argazkia: @Alaves

Alavesek jakinarazi du Antonio Siverak "ezker eskuko bigarren metakarpoa hautsita" daukala.

Babazorroek Valentziaren kontra Mestallan jokatu duten partidan lesionatu da atezaina. Hugo Durok ostikada eman dio eskuan, baloia errematatzerakoan.

Neurketa amaitutakoan, Valentziako ospitale batera eraman dute, eta klubak zehaztu du bihar egingo dizkiotela proba gehiago.

Sivera sendatu bitartean, Jesus Owono izango da Alaveseko atezain titularra hurrengo norgehiagoketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Dafne Triviño
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dafne Triviño: “Alavesek prozesuan sinetsi du, eta emakumezkoen taldea lehen mailara igotzea da saria"

Bigarren mailan hiru denboraldi gogor eman ostean, Alaveseko emakumezkoen taldea maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Dafne Triviño kirol arduradunak klubaren konpromisoa azpimarratu du. "Alavesek prozesuan sinetsi du", horren arabera, eta konfiantza hori funtsezkoa izan da emakumezkoen futboleko maila gorenera igotzeko helburua lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X