Alavesek puntu bat lortu du Celtaren aurka, bere atean sartutako gola berdinduta (1-1)
Alavesek puntu baliotsua bereganatu du Balaidosen ostegun honetan, EA Sports Ligako zazpigarren jardunaldian Celtarekin bana berdindu ostean. Babazorroek markagailua berdindu behar izan dute Rafa Marinek lehen zatian bere atean sartu duen zoritxarreko golaren ostean. Bigarren zatian, Omorodion arduratu da berdinketa jartzeaz.
Omorodion izan da lehen aukera argia izan duena partida hasi eta berehala. Aurrelari babazorroak baloia lapurtu dio zeltarren defentsari, eta lasterka atera joan da, baina azken uneko estropezu baten ondorioz, bere jaurtiketa oso erdiratuta eta indar gutxirekin atera da atezainaren eskuetara.
Etxekoek jokaldi on batekin erantzun dute, Minguezak bukatu duena. Dena alde zuela, Celtako eskuin hegalekoak kanpora bidali du baloia. Fran Beltran ere saiatu da gola sartzen, areaz kanpotik, arabarren defentsak baloia galdu ostean, baina bere jaurtiketa gora joan da.
Guridi izan da saiatu den hurrengoa, talde biek hainbat aukera izan dituzten lehen zatian, baina Alaves izan da aurkariaren areara gehien hurbildu dena.
Hala ere, zorigaiztoko jokaldi batek Celta markagailuan aurretik jartzea eragin du. Alavesen jabetza batean, Rafa Marinek ez du Sivera aurreratuta zegoela ikusi eta, baloia atezainari ematen saiatu denean, atera bidali du, bere atean gola sartuz, Siverak geldiarazteko ezer egin ezinda (1-0).
Golaren ostean, babazorroek pilak jarri dituzte eta jokoan protagonismo handiagoa lortu dute. Gorosabelek eta Rebbachek berdinketaren bila jo dute lehen zatiko luzapenean, baina Villarrek bi geldiketa on egin ditu aurkariaren gola saihesteko.
Celta indartsuago zelairatu da bigarren zatian, aukerak sortzea kostatu zaion Alavesen aurka, emaitza iraultzeko bidea aurkitu ezinik.
Hagik falta bat aprobetxatu du jaurtiketa on bat jartzeko, baina Villar berriro agertu da hegan egiteko eta bere taldea salbatzeko.
- minutuan 10 jokalarirekin geratu dira etxekoak, De la Torrek bigarren txartel horia ikusi ostean, Hagiri egindako falta baten ostean.
Talde gasteiztarrak abantaila aprobetxatu du eta 73. minutuan berdinketaren gola aurkitu du. Javi Lopezek banakako jokaldi ona egin du hegaletik Omorodion area barruan aurkitzeko eta honek, lehen ukituan, baloia sarera bidali du (1-1).
Omorodionek bigarrena sartzeko aukera izan du neurketako azken minutuetan, baina Starfeltek baloia atera du golaren lerroan bertan.
Baina markagailua ez da mugitu eta bakoitzak puntu batekin geratu da.
Fitxa teknikoa
1 - Celta: Ivan Villar; Mingueza, Starfelt, Unai, Aidoo, Ristic; Larsen (Carles Perez, 56. min), Beltran (Tapia, 63. min), Luca de la Torre, Bamba (Dotor, 74. min); eta Aspas (Douvikas, 63. min).
1 - Alaves: Sivera; Gorosabel, Rafa Marin, Sedlar, Javi Lopez (Duarte, 85. min); Guridi (Antonio Blanco, 63. min), Guevara; Alex Sola (Alkain, 69. min), Hagi (Kike Garcia, m.69), Abde (Rioja, 62. min); eta Samu.
Golak: 1-0, 35. min: Rafa Marin, bere atean. 1-1, 72. min: Samu.
Epailea: Soto Grande. Luca de la Torre kaleratu du bigarren txartel horiarekin. Bestalde, txartel horia atera die Fran Beltrán, Iago Aspas, Rafa Benítez (entrenatzailea) Carles Perez, Javi Lopez, Rafa Marin eta Luis Rioja jokalariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Pablo Ibañez: “Irabazteko eta aurrerapauso bat emateko gaitasuna dugun une garrantzitsuetan, ez dugu egiten”
Alavesek berdindu egin du Gironaren aurka Mendizorrotzan (2-2). Arabako taldeak ez du nahi zituen hiru puntuak eskuratzea lortu, beraz, Pablo Ibañezek esan digunez "garaipena laster heldu behar da". Martxoaren 27an Levanteren aurkako partidan hori izango da babazorroen helburua.
Lucas Boyek, bere bi golekin, puntu bat erreskatatu du Mendizorrotzan Gironaren aurka (2-2)
Coudeten taldea partida hasi eta berehala aurreratu da aurrelari argentinarraren gol bati esker, baina Gironak berdinketa lortu du lehen zatian eta markagailua irauli du atsedenaldiaren ostean. Neurketaren azken minutuetan binakoa egin du Boyek.
Baskoniari omenaldia, Alaves-Girona partidaren hasieran
Alaves eta Gironaren arteko partida hasi baino lehen, Baskoniari omenaldia egin diote Mendizorrotzan, atzo, Valentzian, Saskibaloiko Errege Kopako finala irabazteagatik. Markus Howardek egin du ohorezko sakea, Tadas Sedekerskis kapitainak garaikurra zaleei eskaintzen zien bitartean.
Coudet: "Aurkariari begiratu arren, fokua gugan jarrita eduki behar dugu"
Alavesek Girona hartuko du astelehen honetan, 21:00etan, Mendizorrotzan. Babazorroen entrenatzailearen esanetan, oso partida zaila izango da, eta oso garrantzitsua izango da gauzak ondo egitea.
Tenaglia: "Guk astelehenean etxean hiru puntuak bildu behar ditugu, final bat da"
"Ezin dugu aukera gehiago alferrik galdu, aurkaria Girona izan arren", ohartarazi du atzelari argentinarrak. "Hiru partida oso garrantzitsu datozkigu; lehenengoa, astelehenean", gaineratu du.
Guevara: "Etxera burumakur goaz, gaur aukera oso garbia genuen irabazteko"
Ander Guevara Alaveseko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partida, Sevillaren aurka, 1-1 amaitu ondoren.
Alavesek bi puntu utzi ditu Sevillan (1-1)
Coudeten taldeak ez du aprobetxatu 15. minututik jokalari bat gehiagorekin jokatu izana. Epaileak, gainera, baliorik gabe utzi du Boyek sartutako gola, jokoz kanpoko polemikoa adierazita.
Chacho Coudet: "Partida zuzena dugu, eta gogorra izango da"
Alavesek Sevillaren aurka jokatuko du larunbat honetan, EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partidan. Coudetek adierazi du lehia zaila izango dela, baina bere taldea gogor lehiatuko dela.
Sergio Fernandez, Alavesen kirol zuzendaria: "Joan diren eta fitxatu ditugun jokalariak ikusita, taldea hobea dela uste dugu"
Sergio Fernandez Alavesen kirol zuzendariak neguko merkatuaz ez ezik, taldearen egungo egoeraz hitz egin du hedabideen aurrean.
Ibrahim Diabatek "taldean lan asko" egingo duela agindu du
Alavesen jokalari berriak aurkezpen prentsaurrekoan azaldu duenez, "oso erraza" izan zen akordio batera iristea, "ametsa" baitzuen Espainiako ligara itzultzea. Aldagelak oso harrera ona egin diola azpimarratu du bolikostarrak.